"Joko Olinpikoetan parte hartzea amets bat bezalakoa da niretzat"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Amurrio

"Joko Olinpikoetan parte hartzea amets bat bezalakoa da niretzat"

ELI PINEDO (Amurrio, 1981) Joko Olinpikoetan egongo da. Eskubaloi profesionalean ibilbide ikusgarria izan du Amurrioko jokalariak eta hainbat txapelketa lortu ditu. Danimarkan jokatu eta gero, Donostira itzuli zen, Bera Bera taldean jokatzeko, eta hurrengo denboraldia ere talde gipuzkoarran emango du.

Nazioarte mailan ibilbide handia duzu, Mundiala, Europako txapelketa, Europako liga..., baina zer esan nahi du zuretzako Joko Olinpikoetan parte hartzeak?

VI. Laudioko Haranaren zaldi martxa

2012/07/08 07:00

Ellakuriko landak Laudio

09:00 Zaldunen eta zaldien harrera

09:30 Laudioko mendietatik ibilbidea egingo da

11:00 30 minutuko geldialdia egingo da hamaiketakoa hartzeko. Ibilbidea jarraitzearei ekingo zaio eta ikastola inguruan elkartuko dira zaldunak. Ondoren Laudioko herritik ibilbidetxo bat egingo da eta Ellakuriko landetara igoko da

15:00 Bazkaria Ugarteko tabernan, 20 euro. Uztailaren 5eko eguerdiko hamabiak baino lehen eman beharko da izena Vital Kutxako kontu korronte honetan: 2097 0264 80 0106001742

 

Informazio gehiago eskuratzeko: 689 304 762 (Jose Angel) edo 607 786 385 (Javi)

"Futbolean existitzen diren interes eta ustelkeriaz konturatzea izan da niretzat desengainu handiena"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

"Futbolean existitzen diren interes eta ustelkeriaz konturatzea izan da niretzat desengainu handiena"

ANDOITZ GALDOS (Laudio, 1985) futbol jokalari profesionala da eta aurten Barakaldon aritu da. Taldeak 2. B mailara igotzea lortu du eta sekulako arrakasta lortu du hirian.

 

Barakaldo taldearekin 2. B mailara igo zara denboraldi honetan eta igoera jende askok ospatu du zuekin, nola bizi izan duzu garaipen hau?

C. D. Laudio ez da 2. B mailara igo

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

C. D. Laudio ez da 2. B mailara igo

San Fernando C. D. taldeak irabaztea lortu zuen larunbatean Ellakurin, 0-1 hain zuzen ere, eta andaluziarrek lortu dute 2. B mailara igotzea. C. D. Laudiok agur esan dio aurten igotzeko aukera guztiei eta hurrengo denboraldian saiatu beharko da berriro.

Asensioren gola eta joaneko partidan sartutako bi golak nahiko izan ziren San fernandok bere helburua betetzeko. Dena den, denboraldi ona egin du Laudioko futbol taldeak, bere multzoaren liga irabazi du eta horrek hurrengo denboraldian Errege Kopa jokatzeko eskubidea eman dio.

Aiara Spiuk Taldeak emaitza paregabeak lortu ditu azken Raid-etan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Laudio

Aiara Spiuk Taldeak emaitza paregabeak lortu ditu azken Raid-etan

Azken asteburuko larunbatean, ekainaren 16an, Ibone eta Aaron Garmendia neba-arrebek parte hartu zuten Lizarrako Raid-ean. Sailkapen mixtoan lehengo postuan eta orokorrean bigarrenean sailkatu ziren.

Txapelketa honetan, orientazio froga bat, 16 kilometroko bizikleta eta kayak froga, 11 kilometroko trekkinga, eta 35 kilometroko orientazio lasterketa bizikletaz bete zituzten. 6 ordu eta 26 minutu behar zituzten dena amaitzeko, sailkapen orokorren lehenengoak baino 2 minutu gehiago eta puntu berdinekin geratu ziren.

Ekitaldiz beterik dator Amurrioko mendi-lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Ekitaldiz beterik dator Amurrioko mendi-lasterketa

Larunbatean jokatuko da Amurrioko lehenengo mendi-lasterketa, Amurrio Trail Taldeak antolatuta. Lasterketaz gain, gaur berbaldia egongo da kultur etxean 19:00etan, eta zapatuan bertan beste hainbat jarduera izango dira lasterketarekin batera.

CD Laudiok San Fernando CD taldearen aurka galdu zuen atzo Andaluzian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

CD Laudiok San Fernando CD taldearen aurka galdu zuen atzo Andaluzian

CD Laudiok San Fernando CD taldearen aurka jokatu zuen atzo Andaluzian. Estadio Iberoamericanora 4.000 pertsona hurbildu ziren San Fernando CDren alde egiteko. Talde andaluziarrak zaleek jarritako ilusioari erantzun zion eta garaipena lortu zuen, 2-0 hain zuzen ere.

"Hemen errotu den hockey mota herri hockeya izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

"Hemen errotu den hockey mota herri hockeya izan da"

HECTOR BORGE (Laudio, 1982) gazteak ia hogei urte eman ditu tokiko hockeya sustatzen. Jokalari moduan ibili zen eta orain Euskal Federazioan eta entrenatzaile moduan lan egiten du kirol honen alde. Hockey Eguna antolatu eta gero kirol honen etorkizunari buruz galdera batzuk erantzun ditu.

Hockey Eguna ospatu zenuten asteburuan, nola bururatu zitzaizuen ideia eta nola baloratu duzue ekimena?

Ikasturte honetako Eskola Kirola Mendi Ibilaldiak ekimenaren 4. edizioa amaitutzat eman du Mendiko Lagunak Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Kirola  Amurrio

Ikasturte honetako Eskola Kirola Mendi Ibilaldiak ekimenaren 4. edizioa amaitutzat eman du Mendiko Lagunak Taldeak

35 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten larunbatean laugarren urtez antolatutako  2011-2012ko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

Aurtengo honetan 7 ibilaldi egin dituzte.  Pagonabarra, Soila, Goikogane-Kamaraka, Untzueta, Berretin, Babio-Burubio eta Beratza-Txibiarte mendietan murgildu dira aurten 50 urte betetzen dituen mendi talde honen harrobiko gazteek.

Euskal Herria-Eslovakia

2012/06/23 08:00

Institutu aurrean Laudio

Euskal Herria-Eslovakia futbol partida ikusteko autobus bat aterako da Laudiotik. Apuntatzeko, Ikastolan edo Bazter Tabernan 10 euro ordaindu beharko dira. Itzulera 18:30etan izango da Donostitik. Han 10:30etik Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasunaren aldeko jaia ospatuko da eta antolatzaileek egitarau oparoa egongo dela iragarri dute.

CD Laudio taldeak 2. B mailara igotzeko finala jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

CD Laudio taldeak 2. B mailara igotzeko finala jokatuko du

Laudioko futbol taldeak 3-0 irabazi zion igande goizean Llosetenseri eta 2. B mailara igotzeko azkenengo fasea jokatuko du. Gaur arratsaldean, zozketa ostean, jakingo dute laudioarrek noren aurka neurtuko diren.

Atzo itxura ona eman zuten Castelok entrenatzen dituen gizonek. Nahiz eta norgehiagokaren lehen zatian bi taldeen artean berdintasun handia egon, bigarrenean laudioarrek hiru gol sartu zituzten eta kanporaketa gainditu zuten.

CD Laudio taldeak berdinketa lortu du Llosetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Laudio

CD Laudio taldeak berdinketa lortu du Llosetan

CD Laudiok Llosetenseren aurka berdindu zuen atzo. Norgehiagokaren emaitza 1-1 izan zen. Laudioarren gola 30. minutuan sartu zuen Silas jokalariak, baina talde balearrak, Ismaren bitartez, gola sartzea lortu zuen 48. minutuan eta berdinduta bukatu zuten partida bi taldeek.

Igande honetan itzulia jokatuko da Ellakurin. CD Laudiok irabaztea lortzen badu, edo gutxienez 0-0 berdintzea, 2. B futbol mailara igotzeko 3. faseari aurre egin beharko dio.

 

[video:http://youtu.be/XkHtFattDvE width:360 height:250]

Kume mailako Ganbegi Hockey Taldeak txapelketa ona burutu zuen Santanderren

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Kirola  Aiaraldea

Kume mailako Ganbegi Hockey Taldeak txapelketa ona burutu zuen Santanderren

Pasa diren larunbatean eta igande goizean ospatu zen Santanderren IX. Sardinero H.C. Txapelketa, Gijón, Santander, Getxo eta Aiaraldeko taldeekin.

Aiaraldetik Laudioko Hockey Eskolako eta Etxaurren Ikastolako ume mailako taldeen jokalariekin osatu zen talde bakar bat, Ganbegi Hockey Taldea, haur batzuk asteburuan beste zereginak izan zutelako.

Txirrindulariak eta korrikalariak, nor baino nor arinago

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Txirrindulariak eta korrikalariak, nor baino nor arinago

Larunbatean “Desafio Peñalba 2012” izeneko kirol-erronka jokatuko da, txirrindulari eta korrikalarien artean. Kirolariak Artziniegatik abiatuko dira, eta bi ibilbide ezberdin eginez, Peñalba mendiko tontorrera helduko dira. Mendizaleak ordubete arinago abiatuko dira, helmuga ikusteko.

Laudiok 1-0 galdu zuen atzo Ourensen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kirola  Laudio

Laudiok 1-0 galdu zuen atzo Ourensen aurka

Galizian jokatu zen 2.B mailara igotzeko bueltako partidua ere galdu zuen atzokoan Laudio futbol taldeak. Ellakurin 1-3 galdu ondoren, O Couton jokatu zen partidua galdu izanak mailaz igotzeko kanporaketa luzeagoa jokatzera behartu du talde laudioarra. Gaur arratsaldean jakingo da zein den Ramon Castelok gidatutako taldearen hurrengo aurkaria zein izango den.