Txarlazora igoz amaitu zituzten igandean Mendiko Lagunak-eko eskola kiroleko gazteek 09-10 kurtsoko ibilaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo   Kirola  Amurrio

Txarlazora igoz amaitu zituzten igandean Mendiko Lagunak-eko eskola kiroleko gazteek 09-10 kurtsoko ibilaldiak

57 gazte-mendizaleek, 7 begiraleen laguntzaz parte hartu zuten igandean bigarren urtez antolatutako  2009-2010eko Eskola Kirolak Mendi Ibilaldien azkeneneko irteeran.

Zaraobe S.T. 25.urteurrenaren jaia

2010/05/22 09:00

Bañueta Kiroldegian Amurrio

11.00 Baskoniako Aker maskotak umeentzako erakustaldia.

12.00 Real Madrideko hiruz-palau  jokalari ohiek Zaraobeko saskibaloi jokalariei zuzendutako clinic-a 

Bazkaldu ostean, ekintzekin jarraituz taldeko emakume beteranoek zehaztu gabeko talde baten kontra lehiatuko dira.

18.00 Real Madrid – Zaraobe S.T. taldeen arteko neurketa.

Antolatzaileek sarrera sinboliko bat ordainduko dute jardueren gastuak ordaindu ahal izateko.

Amaitzeko, afari bat ospatuko da Zaraoberi lotuta egondako jendearen artean. Afarian bestelako pertsonek parte hartu dezakate baina guztiak derrigortuta daude aldez aurretik antolakuntzari helaraztera.

Eli Pinedo Itxakoko eskubaloilari amurrioarrak taldea utzi du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Eli Pinedo Itxakoko eskubaloilari amurrioarrak taldea utzi du

Lizarrako (Nafarroa) taldearekin bigarrenez, ABF liga irabazi ondoren Eli Pinedo eskubaloilari amurrioarrak Itxako taldea utziko duela iragarri du. "Patri -ahizpa- eta ni oso pozik gaude Liga irabazteaz, denboraldi berean hiru titulu irabaztea amets bat da. Ezin da gehiago eskatu". Izan ere, ligaz gain Superkopa eta Erreginaren Kopa ere eskuratu dute aurten.  Prentsari adierazi dionez, duela hiru urte laugarren postuan hartu zuen taldea, lehenengo postuan utzita alde egingo du.

Ganbegi hockey taldeak Gijonen irabazi behar du gaur mailari eusteko

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Ganbegi hockey taldeak Gijonen irabazi behar du gaur mailari eusteko

Ganbegi 6-2 Hockey taldeak ligako partidarik garrantzitsuena jokatuko du gaur  Gijóneko unibertsitateko zelaian. Izan ere, RGC Covadonga taldearen aurka irabaztea ezinbestekoa du Espainiako ohorezko lehen mailan jarraitu ahal izateko. Galdu egiten badute, Pasaiako Trintxer eta Santanderreko Sardinero taldeen emaitzen zain geratu beharko dira.

Desafio Peñalba 2010

2010/05/23 09:00

Artzniiega Artziniega

Artziniegako Ganzorrotz Mendizale Taldeak bigarren urtez "Desafio Peñalba" izeneko mendi-lasterketa antolatu du maiatzaren 23rako. Domeka horretan aurrez aurre egongo dira korrikalariak eta txirrundulariak, nor baino nor lehenhago iritsi Artziniegako peñalba mendiko gailurrera. Goizeko 11:00etatik aterako da lasterketa ur-biltegiaren ondoko begiratokitik, eta ibilbide ezberdina izango dute batzuek eta besteek. Horretaz, gainera, mendi-irteera arrunta egongo da gainontzeko jendearentzat, 10:00etan abiatuko dena frontoitik, eta goian hamaiketakoa egongo da guztientzat.

Realak Gardeako hockey zelaian jokatuko ditu azken bi partidak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Realak Gardeako hockey zelaian jokatuko ditu azken bi partidak

Donostiako hockeyko Realeko jokalariek Gardeako zelaian jokatuko dituzte Espainiako lehen mailako azken bi jardunaldiak. Talde donostiarrak Bera-Bera (Donostia) zelaian entrenatu du orain arte, baina zelaiaren konponketak direla-eta, herenegundik entrenatzeko leku gabe geratu dira. Maite Jaunarena Realeko kapitainak gogor kritikatu du erabakia : "Nola da posible, denak lehiaketan gaudenean, Gipuzkoako belar hockey guztia hilabetez entrenatzeko eta jokatzeko tokirik gabe uztea?". Izan ere, Realaz gain ugariak dira kirol hau praktikatzen duten donostiarrak.

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo   Kirola  Laudio

Arabako lehenengo mailara igotzeko play offak jokatuko ditu House's Band saskibaloi-taldeak

House's Band saskibaloi taldeak datorren larunbatean arratsaldeko 17:00etan igoera gauzatzeko partida jokatuko du Gasteizko Arenalde kiroldegian. Laudioko taldeak denboraldi osoko partidarik garrantzitsuenean Artepan Ekialde taldea edukiko du aurrez aurre.

 

Gasteizko taldeak denboraldi paregabea egin du Arabako Bigarren mailan eta lortutako emaitzek erakusten dute talde honen gogortasuna. Hala ere House's Bandeko jokalariak ez daude batere urduri emaitza horiekin, aurten lortutako markak ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula, hamasei garaipen eta sei porrot.

XXXVII. Urduña Hiria Saria

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Kirola  Urduña

XXXVII. Urduña Hiria Saria

Gaur XXXVII. Urduña Hiria Saria txirrindularitza-lasterketa korritu da gazteen mailako Bizkaiko txapelketaren baitan eta 92 txirrindularik parte hartu dute. Guztira 6 bira eman dizkiote 81 kilometroko ibilbideari: Antzinako etorbidea - Foru Plaza - Arbieto - Vista Alegre - La Viña - Artomaña - Delika - Delikako eliza - Tertanga - Erdiko biribilgunea - Foru plaza. Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasi da eta 19:00etan amaitu da sari-banaketarekin. 

Arabako Hiru Egunak

2010/04/26 11:45

Artziniega Artziniega

Arabako Hiru Egunak txirrundulari-lasterketako lehen etapa, Artziniega-Artziniega 118,85 km. Aiaralde osoa zeharkatuko du eta Markuartuko gaina igoko dute helmugatik 25 kmra. 13 talde lehiatuko dira.

Herri kirolen erakustaldia

2010/04/25 10:00

Pilotalekua Artziniega

Herri kirolen erakustaldia Artziniegako frontoian, Bizindar taldeak antolaturik.

LXI. Laudio Txirrindulari Sari Nagusia

2010/04/24 11:00

Zumalakarregi etorbidea Laudio

Sinadura bilketa egingo dute goizean zehar.

13:00etan irtengo da lasterketa, Zumalakarregitik.

Ibilbidea: Laudio, Areta, Orozko, Altube, Las Chozas, Urduña, Amurrio, Laudio, Garate, Okondo, Arespalditza, Laudio, Markuartu, Okondo, Laudio.

17:15 aldera bukatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.

XIV. San Prudentzio Idi Proba Txapelketa

2010/04/28 17:00

San Roke Udal Probalekua Laudio

Antolatzailea: Berrio Kirol Elkartea

X. San Prudentzio Bolo Txapelketa

2010/04/24 14:30

Lamuza Parkeko Bolatokia Laudio

Gazte eta emakumeentzat.

Antolaztailea: Arabar Bolo Kirol Elkartea

Bolo Jokoak

2010/04/23 14:30

Bolatokia Laudio

16:30ean hasiko da B BOLATOKIAn, Eskolarteko San Prudentzio Saria. 

18:30ean berriz, A BOLATOKIAn senior, emakume eta gazteen sariketa hasiko da. 

Antolatzailea: Ruperto Urkijo Bolatoki Kluba

Mendi Irteera Betaiora (Enkarterri)

2010/04/18 07:00

Garai Plaza (Artziniega) Artziniega

Ganzorrotz mendizale-talderekin Betaio mendira (750 m) Turtziozetik.