Laudiok eta Amurriok, egoera ezberdinetan egonda ere, sentsazio onak transmititzen dituzte aspaldiko partez

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiaraldea

Laudiok eta Amurriok, egoera ezberdinetan egonda ere, sentsazio onak transmititzen dituzte aspaldiko partez

Asteburu zirraragarria izan da pasa dena Aiaraldeko hirugarren mailako bi taldeen koloreak sentitzen dituzten guztientzat, bi taldeek, nahiz eta egoera eta maila guztiz ezberdinetan aurkitu, azken jardunaldian irabazi eta sentsazio oso onak utzi dituztelako. Laudiok eta Amurriok, zuri-gorriek eta zuri-urdinek, batzuetan, derbietan batez ere, etsai, baina gaurko albistean lagun, elkarren ondoan lerro hauek beteko dituztelako.

Ganbegi 6-2 taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du (Pasaiako Trintxer 1-2 Laudioko Ganbegi).

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Ganbegi 6-2 taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du (Pasaiako Trintxer 1-2 Laudioko Ganbegi).

Primeran etorri zaizkie amaitu berri diren oporrak Ganbegiko jokalarien gorputzei. Aurtengo belar-denboraldiko lehenengo bueltako azken sailkatua izan arren, eta aurpegi eta itxura ez oso ona eman bazuen ere, Laudioko taldea berpiztu da izan duen lehenengo aukeran. Denboraldiko lehenengo garaipena ailegatu da! Ez du balio orain arte egin ez denaz damutzeko, baizik eta egin daitekeen guztian pentsatzeko. Irabazi duena, behin argiaren bidea aurkituta, ezin da zoriona lortu bezain pronto helmugan seko erori, Filipides famatua bezala.

Jorge Montenegrok garaipena lortu zuen pasa den asteburuko Laudioko afizionatuentzako txirrindularitza lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Jorge Montenegrok garaipena lortu zuen pasa den asteburuko Laudioko afizionatuentzako txirrindularitza lasterketan

Jorge Martin Montenegro argentinarrak (Azysa Conor) irabazi zuen atzo Laudioko afizionatuentzako txirrindularitza lasterketa. Proba lehiaketa euskaldunarentzako puntuagarria eta baliogarria da, eta bertan, Montenegrok duela aste bat, pasaden astebukaeran, erakutsi zuena baieztatu zuen, Caja Cantabria Sari Nagusia irabazitako gizonak sasoi hobeagoan dagoela egunak pasa ahala. David Gutierrez (Bidelan-Kirolgi) ailegatu zen helmugara bigarren, ahalegin txalogarria eginez lasterketa luzean zehar.

Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak irteerekin jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Amurrio

Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak  irteerekin jarraitzen du

Mendiko Lagunak Amurrioko mendi-taldeak Formigalera egingo den neguko irteerarekin aurtengo irteera-egutegiarekin jarraituko du. Badaramatzate hainbat urte irteera hau neguetan egiten, haien neguak betetzen dituen irteera bakarra eta nagusiena da, eta azken aldietan bezala, bazkideak zein interesatuek dute apuntatzeko aukera. Otsailerako antolatutako Candanchuko neguko irteera bertan behera gelditu zen jende gutxi apuntatu baitzen.

Parte-hartze handia eta eguzkia, 2. Artziniega Ibilaldiko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Parte-hartze handia eta eguzkia, 2. Artziniega Ibilaldiko protagonistak

700 mendizale inguru hurbildu dira Artziniegara, eguraldi ederra lagun, Artziniegako 2. mendi-ibilaldian parte hartzera. Ibilbidearen tarte asko lokaztuta egon arren, mendizaleak oso pozik agertu dira amaieran.

Atxulaur futbol taldeko taldeen egoera osasuntsuaren kontaketa eta harrobiaren jarraipena

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Orozko

Atxulaur futbol taldeko taldeen egoera osasuntsuaren kontaketa eta harrobiaren jarraipena

Futbolaren munduan, Ohorezko maila edo liga gure inguruko hainbat talde ezagun biltzen dituen kategoria da. Bertan, Urduña, Atxulaur eta Indarra, zorte eta eraginkortasun ezberdinarekin, lehiatzen dira emaitza onak lortu eta partidu onak egitearren. 20 taldez osatuta dagoen liga honetan, Urduña da gaur egun erosoen bizi dena, 4.postuan, eta bien bitartean, Orozkoko Atxulaur taldea eta Arrankudiagako Indarra taularen erdiko aldetik ageri dira (12. eta 13.), kirol honen gazi-gozoak sufritzen, jaitsieratik gertu ez.

Laudio 5-1 Agurain: sailkapenean aurretik zihoan Aguraini tximista bezala aurre egin dio Laudiok

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudio 5-1 Agurain: sailkapenean aurretik zihoan Aguraini tximista bezala aurre egin dio Laudiok

 

Pasa den igandean, gotorleku bihurtu duzuen San Martinen, inorenganako menpekotasunik ez duzuela erakutsi zeniguten, Goiuriren ausentzia handia alineazio eta estilo aldaketa batekin konponduz. Badira entrenatzaileak ukitzen ez dituen gauzak, betiko defensa eta betiko erdilariak, baina igandean Mariñe eta hainbat gazteen erabilerak eta Gentzaneren berpizteak taldea erasokorragoa egin zuten.

Laudioko master eta senior lasterketak emango dio hasiera aurtengo errepideko txirrindularitza denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudioko master eta senior lasterketak emango dio hasiera aurtengo errepideko txirrindularitza denboraldiari

Gaur, otsailak 19, eta arratsaldeko lauretan, senior eta master kategorietako txirrindularientzako lasterketa irtengo da Laudioko erdigunetik, Zumalakarregi kalean kokatuta egongo den irteeraren arku-puzgarritik.

Lasterketak, guztira, 78 kilometroko ibilbidea dauka, eta arestian aipatu bezala, irteera eta helmuga izango ditu Laudion. Aurtengo ibilbideak iazko probarenarekin alderatuta antza handia daudaka, eta hemengo txirrindulari eta zikloturistentzako xarma dituzten portuak igoko dituzte, horien artean Markuartu eta Garate, azken hau Okondoko aldetik.

Zaramaga 2-2 Laudio: Laudio femeninoa galtzeaz ahazten ari da

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

 Zaramaga 2-2 Laudio: Laudio femeninoa galtzeaz ahazten ari da

Laudio femenino sendo eta geldiezin baten jaiotzaren aurrean gaude, azken hiru partiduetako emaitzekin egonkortzera eta galtzea zer den ahazteraino ailegatu dena.

Eski bidaia

2011/02/20 06:00

Artziniega

Valdezcaray eski-estaziora joateko txangoa. Ganzorrotz Mendizale Taldeak eta Artziniega Udalak antolatuta.

Autobusak 3 euro balio ditu eta Artziniegatik goizeko 7:00etan abiatuko da. Izena emateko Vital Kutxan 3 euro ordaindu eta udaletxean aurkeztu beharko da ordainagiria. Forfaita erostea nahi dutenek udaletxean esan behar dute.

Amurrioko txirrindulari-elkarteak entrenatzeko pista bat eskatu du berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Amurrioko txirrindulari-elkarteak entrenatzeko pista bat eskatu du berriz ere

Elkartea kexu da lur gainean entrenatzeko pista egiteko asmoak geldirik daudelako. Alkateak dio proiektu finkoa falta dela, eta kontua aztertzen ari direla.

Laudiok aurreko astean Amurrion hasiera emandako aldi onari jarraipena ematen dio (Laudio 4-2 Lakua)

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudiok aurreko astean Amurrion hasiera emandako aldi onari jarraipena ematen dio (Laudio 4-2 Lakua)

Igande arratsean, San Martin futbol-zelaian, 16:00etan, Laudio neskek aurreko hastean Amurrion hasiera emandako aldi onari jarraipena eman zioten. Reforreko zelaian 1-4ko garaipen argia lortu bazuten Amurrioko taldearen aurka, herenegun, Lakuaren aurka, 4-2 irabazi zuten.

Atzoko Laudioko Herri Krossaren kronika korrikalari-tropelaren barnetik, lehenengo ilaratik

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio  Laudio: Areta

Atzoko Laudioko Herri Krossaren kronika korrikalari-tropelaren barnetik, lehenengo ilaratik

Arratsaldeko bostak dira, euria ari du eta haizea dabil, eta mikrofonoa duen esatariak probari irteera emateko 5 minutu eskas geratzen direla esan bezain agudo, korrikalarei guztiak, gazteak eta zahartxoagoak, onak eta ez hain onak direnak, irteera marrara abiatzen dira. Bihotz-taupadek bihotza lehertuko digutela dirudi, eta zure buruan jartzen duzu martxan atzerakontua, azken arnasa hartu eta 1, 2, 3...bagoaz!

Rapid Apillekoek jipoi ederra jaso zuten Getxon jokatutako Euskal Herriko Hockey Sala Txapelketan, eta egindako ahalegin handia hutsean geratu zen

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Rapid Apillekoek jipoi ederra jaso zuten Getxon jokatutako Euskal Herriko Hockey Sala Txapelketan, eta egindako ahalegin handia hutsean geratu zen

Pasa den asteko igandean, urtarrilak 23, Euskal Herriko Hockey salako txapelketa jubenila jokatu zen Getxon, R.C Jolasetaren zelaian.

Rapid Apill Laudioko taldeak parte hartu zuen txapelketaren lehenengo buelta honetan, baina ez espero zuen arrakastarekin. Haien helburua ahalik eta puntu gehien irabaztea zen, bigarren txanpari era erosoago batean aurre egin ahal izateko, baina erakutsi zuten ahalegin handiak ez zen nahikoa izan.

Laudioko Herri Krosaren laugarren edizioa jokatuko da, Berria egunkaria laguntzaile nagusia dela

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudioko Herri Krosaren laugarren edizioa jokatuko da, Berria egunkaria laguntzaile nagusia dela

Bihar, urtarrilak 29, San Blas egunean, Berria egunkariak euskararen aldeko lasterketa herrikoia antolatu du Laudion. Krosak 4. edizioa du, eta antolatzaileen hitzetan,"Duela urte batzuk gure herrian euskararen aldeko mugimenduak edo aurrerapausuak iturri edo toki ezberdinetatik egiten ari diren bezala, guk bide hori atletismoaren eskutik jarraitu nahi dugu ere, kirolak amankomunean ditugun helburuen aurrean batzen gaituelako".