Euskal kirolaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Laudio None

Zortzigarren Nazioarteko Aire Jaialdia izango da asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Kirola  Urduña

Zortzigarren Nazioarteko Aire Jaialdia izango da asteburu honetan

Ekainaren azken asteburuan Nazioarteko Aire Jaialdia ospatuko da  Urduñan, UNAF elkartearen eta udalaren eskutik.

Egun hauetan zerua parapentez, delta hegalez, jauskariz eta beste hainbat tramankuluz bete egingo da ikusleen gozamenerako.

Jaialdiaren hasiera larunbatean izango da goiz partean. 11:00etan eta erremontearen ostean bi pertsonentzako hegaldiak antolatu dira. Ostean, 15:00etan, bazkaria izango da lurreratze-eremuan. Egun osoan zehar, musika, materiala erosteko guneak, taberna eta serigrafia egiteko aukera egongo da.

Datorren astean hasiko da futbol-campusa

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kirola

Datorren astean hasiko da futbol-campusa

Kike Liñero entrenatzaileak teknifikazio ikastaro bat emango du Artziniegan, Manu Sarabia eta Juan Carlos Santibañezekin batera. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean egingo da, eta izena emateko epea amaituta, asko eta asko izan dira izena eman duten neska-mutikoak, artziniegarrak zein kanpokoak.

Arabar Errioxako Bigarren Raida irabazi dute Ibone eta Aaron neba-arreba laudioarrek

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Kirola  Laudio

 Arabar Errioxako Bigarren Raida irabazi dute Ibone eta Aaron neba-arreba laudioarrek

Larunbat honetan Arabar Errioxako Bigarren Raidean parte hartu zuten Ibone eta Aaron Sanchez Garmendia neba-arreba laudioarrek. Korrika egin beharreko 6 km-ko saioarekin hasi zuten parte-hartzaileek eguneko jarduna, eta segidan orientazio akuatikoko saioa izan zuten Oiongo igerilekuetan (igerian joan behar zuten, mapa eskutan, urazpian zeuden balizak topatu ahal izateko). Proba hori bukatutakoan, lehen talde mistoetako lehen posizioan ziren laudioarrak, bukaerararte galdu ez zutena.

Futbol teknikaren erabilera hobetzeko kurtso bat egongo da ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Kirola

Futbol teknikaren erabilera hobetzeko kurtso bat egongo da ekainean

Kurtsoa ekainaren 27tik eta uztailaren 1era bitartean izango da eta 7 eta 14 urte bitarteko gazteentzat zuzendua dago. Gainera, Athletic Clubeko jokalaria den Koikili Lertxundik koordinatuko du eta beste hainbat jokalari ospetsu egongo dira.

Klaseak bi ordukoak izango dira -10:00etatik 12:00etara- Udal futbol zelaian eta teknika erabilera, taktikak eta jokoa hobetzeko balioko dute. Izena emateko epea irekita dago eta 125 euro balioko dute. Prezioaren barruan eguneroko bazkaria, udal-igerilekuetara sartzeko sarrera eta futbol-ekipamendua daude.

Laudioko udalak C.D. Laudioren play-off igoera 20.000 eurorekin finantzatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Ane Ortega Diez   Kirola  Laudio

Laudioko udalak C.D. Laudioren play-off igoera 20.000 eurorekin finantzatuko du

C.D. Laudio Ligako txapeldunorde geratu da, horregatik play-off igoera jokatuko du eta Laudioko udalak 20.000 euro emango dizkio taldeari. C.F. La Nucía izango da euren lehenengo aurkaria kanporaketan.

C.D. Laudioko zuzendaritza eta Laudioko udalak hitzarmen bat sinatu dute azkeneko honek futbol clubak play-off jokatzeko egin beharreko joan-etorrien gastuak ordaintzeko. Asteburu honetan bertan, Laudioko futbol taldea Valentziako Erkidegora joan beharko da, Alacatera zehazki, C.F. La Nucíaren aurka neurtzeko.

Laudioko II.Irristaldia

2011/05/21 08:00

laudio aldaikorreka plaza Laudio

Iaz bezala, ordea, ume eta nagusientzako ibilbide bi prestatu ditugu. Denok batera abiatuko gara eta lehenengo 4 kilometroak, umeen ibilbideari dagozkionak, elkarrekin egingo ditugu Zizki-Mizki arte. Bertan, hamaiketakoa egingo dugu eta umeak parkean jolasten geratuko dira. Helduok beste kilometro batzuk izango ditutgu oraindik ere aurretik. Izan ere, 12 bat kilometro burutu beharko ditugu. Ruta amaitzean, “Patinaje extremo” delakoaren erakustaldi eta ikastarotxo bat egongo da, sari banaketa eta patin-poteoan arituko gara bazkaltzera joan aurretik. Plan ederra, beraz.

Laudioko Irristaketa taldekoek igandeetan patinatzen ikasteko errefortzu eta murgiltze-saioak ematen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudioko Irristaketa taldekoek igandeetan patinatzen ikasteko errefortzu eta murgiltze-saioak ematen hasi dira

 

Laudion, herritarrek patinatzeko duten zaletasun hain handia dela eta, igandea, berez guztiontzat atsedena hartzeko eguna den hori, euren ikurra bihurtu dute patinatzaileek eurek. Egun horretan, goizean, Laudio Aldaiko Irristaketa taldeak indartze eta murgiltze saioak ematen ditu.

Hasiera batean, Laudion, patinatzaile eta oinezkoen arteko erlazioa eta eguneroko bizikidetasuna ez zen guztiz erraza eta eramangarria izan, baina jadanik patinatzaileak integratuta daude gure herriko bidegorri eta espaloietan.

David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiara  Aiara: Erretes Lanteno

David Hidalgok bere asmoetan irmo mantenduz, ziklokrossaren munduko izen nagusi bihurtu nahi du

David Hidalgo, Aiarako txirrindularia, bere asmoetan irmo mantentzen da. Aiarako elkarte batek patrozinatzen eta babesten duen taldearen pean, ziklokrossean erabat zentratuko da, horretarako bere indar eta denbora guztia erabiliz, eta errepideko txirrindularitza ahaztuxea izanik.

Hirugarren eta bosgarren postuak lortu dituzte eskualdeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola

Hirugarren eta bosgarren postuak lortu dituzte eskualdeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan

Aiaraldeko hockey taldeek XIII. Gabriel Arias txapelketan hartu dute parte. Lehiaketa Getxoko Jolaseta klubak antolatu zuen, Getxon. Gazteei begirako txapelketa izaki, partida guztiak zelai erdiko 7x7 formatuan jokatu ziren.

 Ganbegi 6-2 hockey taldeko kadeteek Donostiako Atletico San Sebastian eta Santo Tomas Lizeoa taldeak, Santanderreko Sardinero eta Getxoko Jolaseta klubak izan zituzten aurkari. Eskualdeko taldeak hirugarren postua lortu zuen, Jolasetakoak laugarren lekuan kokatu zituen 1-0ko garaipenaren ondorioz.

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko tropelak Aiaraldeko eta inguruko hainbat herritako errepide eta portuak zeharkatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Aiaraldea

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko tropelak Aiaraldeko eta inguruko hainbat herritako errepide eta portuak zeharkatuko ditu

Txirrindularitzaren zale euskaldun guztiek zita ahaztezina eta bizi beharrekoa dute apirilaren 4an hasi eta hil bereko 9an amaituko den Euskal Herriko txirrindularitza itzuliarekin. Aurten Zumarragan hasiko den lasterketak, bi etapetan igarotzen da Aiaraldetik, eta beste bitan, gugandik nahiko gertu pasatzen da, gurekin muga egiten duten hainbat herrietatik.

Jon Martinez de Albeniz Aiarako Biraren sailkapenaren gailurrean da, bigarren etapa irabazi ondoren

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Artziniega

Jon Martinez de Albeniz Aiarako Biraren sailkapenaren gailurrean da, bigarren etapa irabazi ondoren

Pasa den astean hasi zen Aiarako txirrindularitza bira. Etapako irabazlea eta ondorioz liderra, Adrian Rasal izan zen. Bigarren lasterketa eta gero, baina, ohore hori Jon Martinez de Albenizen (Arabarrak taldea) eskuetan erori da, denbora-diferentzia gutxigatik bada ere. Lasterketa bizia izan zen Artziniegakoa eta korrikalariek batez besteko abiadura altuetan mugitu ziren.

Laudiok ahazteko astebukaera bat bizi izan du (0-7), eta Ligaren negar-malkoak eta atsekabeak alboratzeko Kopa datorkio

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia   Kirola  Laudio

Laudiok ahazteko astebukaera bat bizi izan du (0-7), eta Ligaren negar-malkoak eta atsekabeak alboratzeko Kopa datorkio

Asteburu txarra pasa dugu futbolean jokatzeko, baina hala ere, eguraldiak ez zuen desagerraraziko Laudio femeninoak Aurreraren kontra zuen maila handiko norgehiagoka. Aurrera ligako aurrena zen, eta nahiz eta ligako azken jardunaldi hau jokatu behar, matematikoki liga bere poltsikoan zuen jokatu baino lehen. Laudiok pasilloa egin zion txapeldunari, txapeldunari errespetua izateak agintzen duen moduan, baina hortik aurrera dena oso arin gertatu zen, bizkorregi erdi lo zeuden Laudioren jokalarientzako.

Nesken sokatira-erakustaldia

2011/03/26 17:00

Artziniega

Euskal Herriko emakuzmezkoen sokatir-taldeek erakustaldia emango dute zapatuan Artziniegako pilotalekuan.

Bizindan (Artziniega)

Badaiotz (Gasteiz)

Ibarra (Gipuzkoa)

Sakana (Nafarroa)