Herria Kantuz

2011/12/23 19:00

Gizarte etxea Arrankudiaga-Zollo

Amaiur eta Ibarra taldeak garaile 4x4ko Euskal Herriko sokatira txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Amaiur eta Ibarra taldeak garaile  4x4ko Euskal Herriko sokatira txapelketako finalean

Atzo jokatu zen Arrankudiagan 300 kiloko 4x4 Euskal Herriko sokatira txapelketako finala. Gizonezkoen lehian, Amaiur taldeak lortu zuen garaipena. Emakumezkoetan, aldiz, Ibarra taldea izan da garaile.

Txus Martini elkartasuna

4X4 Sokatira Finala Arrankudiagan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

4X4 Sokatira Finala Arrankudiagan

Arrigorriagako Sokarri Herri Kirol Taldeak antolatuta eta Arrankudiaga-Zolloko Udalaren laguntzarekin, datorren larunbatean, arratsaldeko 5etatik aurrera, 4X4 goma gaineko sokatira finala jokatuko da Arrankudiagako frontoian. Sailkapen fase lehiakor eta interesgarri bat pasatu ondoren, Nafarroako Sakana eta Berriozar, Gipuzkoako Ibarra eta Arabako Badaiotz (Gasteiz) taldeak arituko dira nor baino nor nesken kategoriako finalean.

Arrankudiagan ekoiztutako txakolina "Ecoracimos” ardo zuri ekologikoen nazioarteko lehiaketan saritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiagan ekoiztutako txakolina "Ecoracimos” ardo zuri ekologikoen nazioarteko lehiaketan saritu dute

Urriaren 22an, Kordoban (Espainia) ospatutako “Ecorracimos” mundu mailako lehiaketa ekologikoari etekin handia atera dio “Artzai” txakolinak. Izan ere, Gordexolako mahastietan hazita, eta Arrankudiagan ekoiztutako ardo ekologiko honek bere seigarren saria lortu du aurtengo saioan.

Lehiaketa, berez, Espainia mailan dagoen lehiaketarik zaharrena eta, neurri berean, ospe handienetakoa da. Urriko saioan, hain zuzen ere, 98 lagin dastatzeko aukera izan zuten eta, Euskal Herritik eta Espainiatik ez ezik, Frantzia aldetik ere parte hartze handia izan zen.

Zolloko Jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Zolloko Jaiek

Azken urteetan bezalaxe, Zolloko jai batzordeak programa interesgarria eta anitza eskaini digu aurten ere. Txerrikiaz eta bertoko gastronomiaz gozatzeko leku aproposa izateaz gain, kirolerako, parrandarako eta giro berezi batez gozatzeko aukera ematen digu jai bitxi honek. Ostiralean, San Martin egunean, hain zuzen ere, goizeko 12:30etik aurrera, Bidebieta trikitixaren soinuaz girotuta, bertoko Dani Arkotxak  Berazaluze IX.ren kontra partida jokatuko du, lau t´erdian. Gauean, gorputza gogotsu astintzeko aukera egongo da Sute kontzertuarekin eta Zirkinik Bez erromeriarekin.

Zolloko jaiek

2011/11/19 13:30

Arrankudiaga-Zollo

Herri bazkarie trikitilariek alaitua

Zolloko jaiek

2011/11/13 11:00

Arrankudiaga-Zollo

Ugaoko Etorki dantza taldea

Zolloko jaiek

2011/11/12 20:00

Arrankudiaga-Zollo

Barrastakada batukada (Ugaoko Gazte Asanblada)

Autobuse dago Ugaotik Zollora Ugaoko tren geltokitik Zolloko plazara, gelditu barik gora eta behera, iluntzeko 20:00etatik goizeko 05:30ak arte. Bidaia 1€

Zolloko jaiek

2011/11/12 20:30

Arrankudiaga-Zollo

Apurtu Arte (Amurrio)

Nik Khaos (Arratia)

Bizardunak (Nafarroa)

Tximeleta (Nafarroa)

Autobuse dago Ugaotik Zollora Ugaoko tren geltokitik Zolloko plazara, gelditu barik gora eta behera, iluntzeko 20:00etatik goizeko 05:30ak arte. Bidaia 1€

Zolloko jaiek

2011/11/12 11:00

Arrankudiaga-Zollo

Umien jaia: Gaztelu puzgarriek eta tailerrak

Zolloko jaiek

2011/11/11 11:30

Arrankudiaga-Zollo

Esku pelota lau t'erdian:

Berazaluze IX (Berriz) - Dani Arkotxa (Zollo)

Zolloko jaiek

2011/11/11 21:00

Arrankudiaga-Zollo

Sute (Ugao)

Zirkinik Bez! (Zornotza)

Zolloko jaiek

2011/11/11 18:30

Arrankudiaga-Zollo

Txarrikie eta etxean erretako ogie, Zollora zatozien guztiontzat.

Bidebieta trikitixa eta Matri pandereterak

Artisautza azoka eta antzerki ikuskizuna

2011/11/06 10:30

Herriko Plaza Arrankudiaga-Zollo

Datorren igandean, hilak 6, goizeko 11:30etik aurrera artisautza azoka egingo da Arrankudiagako enparantzan. Besteak beste, zeramika, larrua, zurgintza eta forja lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Horrez gain, txistorra eta hirugihar pintxoak salduko dira, nahi duen guztiarentzat. Prezioak herrikoiak izango dira.

Bestalde, ordu eta erdi beranduago eta leku berean,  13:00etan hain zuzen ere, Argote taldeak “Debote enbote “ antzerki-zirkoa ikuskizuna eskainiko du . Goiz aproposa, beraz, Arrankudiagatik bueltatxo bat emateko.

Artisautza azoka eta antzerki ikuskizuna Arrankudiagan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Artisautza azoka eta antzerki ikuskizuna Arrankudiagan

 

6 Udalerrik bat egin dute Bizkaiko Aldundiarekin eta Ganekogortako zentral eolikoaren kontrako jarrera plazaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Arrankudiaga-Zollo  Okondo

6 Udalerrik bat egin dute Bizkaiko Aldundiarekin eta  Ganekogortako zentral eolikoaren kontrako jarrera plazaratu dute

Atzo egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Arrankudiaga , Bilbo  eta Arabako Okondok bat egin zuten Ganekogortan ezarri nahi duten zentral eolikoari ezetza aurkezteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak esandakorekin guztiz adoz daudela aipatu zuten.

“Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena Arrankudiagan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

“Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena Arrankudiagan

 Arrankudiagako Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoan “Etxe Berdeak” doako ingurumen-hezkuntza ekimena aurkeztuko da. Esperientzia pilotu honek etxeetan energia eta ur kontsumoa gutxitzea du helburu,  baita kontsumo arduratsuagoa  eta jasangarriagoa sustatzea ere. Udalsarea 21ek bultzatuta, programa honek klima-aldaketaren kontrako lehian herritarren parte-hartzea sustatzea lortu nahi du.

Telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak biltzeko ontziak jarri dituzte Aiaraldeko lau herritan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak biltzeko ontziak jarri dituzte Aiaraldeko lau herritan

EFE albiste agentziak adierazi dunez, Arakaldon, Arrankudiagan, Orozkon eta Urduñan telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak birziklatzeko ontziak jarri dituzte. Ekimena Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal taldeak abiatu du Bizkaiko hamar herritan. Guztira 53 ontzi kokatu dituzte Bizkaiko txoko ezberdinetan. Horietako lau, Aiaraldean daude.

Azaldu dutenez, berrerabilgarriak diren produktuak berriro merkaturatzeko asmoa dute. Gainontzekoak, birziklatu egingo dituzte, eta beste industria mota batzuetan erabiliko dira.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako ikastaroak martxan jarriko dira

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gorostizaga  Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako ikastaroak martxan jarriko dira

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako hainbat ikastaro hasiko dira aste honetan. Eskaintza anitza izan da eta herritarren erantzuna ere horren neurrikoa, zalantza barik. Datu batzuk aipatzearren: aerobic, gimnasia lasaia, areto dantzak, pilates, egurra lantzeko ikastaroa eta euskal dantzak dira eskainitakoak, eta ehun lagun inguruk egin dute matrikula hurrengo hiruhilabeterako. Guztira, hamar talde ezberdin osatuko dira.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»