Erredakzioa
urt 22, 09:21
Laudio
- Itziar Gandía Quintanilla. Psikologoa eta talde-psikoterapeuta. Talde Psikoterapia Analitikoko graduondokoa du. Mindfulness-ean nahiz traumaren gorputzetiko tratamenduan trebatu da eta genero-ikuspegitik emakumeekin lan egiteko metodologia partizipatiboetan ere aditua da.
- Data: Urtarrilak 30, otsailak 13, 27, martxoak 13, 27, apirilak 10, 24, maiatzak 8 (denak ostiralak)
- Ordua: 18:30-20:30
- Tokia: Lezeaga Aretoa
- Norentzat: Emakumeak 18+
- Hizkuntza: Gaztelania
- Aldez aurretik izena eman behar da
Emakume askoren bidaide den antsietateak zartako batez atera ohi gaitu orainalditik, unean unekoaren gozamenetik. Tailer hau osasunarekin eta ongizate pertsonalarekin konektatzeko gune bat da. Nork bere burua ezagutzeko gune honetan, erlaxazio-, kontzentrazio- eta arreta teknika errazak ikasiko ditugu; emozio negatiboak gobernatzeko teknika lagungarriak ere ezagutuko ditugu, eta antsietatea, estresa nahiz mina murriztuko, jokabide eta ohitura kaltegarriez gain.
Izena ematea:
- Galdetegi bidez
- Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
- Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
Ohar garrantzitsuak:
- Jarduera guztiak doakoak dira.
- Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
- Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
- Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
- Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
- Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus