Amurrioko mintzagai eztabaida gunearen hasiera aste honetan izango da.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Amurrioko mintzagai eztabaida gunearen hasiera aste honetan izango da.

Azken urteotan Amurrioko Udaleko Gizarte Partaidetza arloak hainbatetan eskuragarri jarri du herritarren partaidetza herriko gai polemiko ezberdinetan. Pasa den martxoan ospatu ziren herritar partaidetza jardunaldietan izandako etorrera baxua dela eta, partaidetza sozializatze nahia jarri ziren objetibotzak, udalaren ustetan herritar eta administrazioaren arteko elkartze bilera hauek oso garrantzitsuak direlako herriaren garapenean, arlo guztietan.

Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu enpresak kaleratutako langile bat berriz hartu dezan

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Amurrio  Laudio

Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu enpresak kaleratutako langile bat berriz hartu dezan

Tubacex-Aceralavako LAB, CC.OO, ELA eta UGT sindikatuek mobilizazio eta lan uzte berriak iragarri dituzte enpresa kaleratutako langile bat berriz ere hartzera behartzeko. Era berean, sindikatuok hamarkadetan zehar irabazitako eskubideak enpresa ezartzen ari den nagusikeriagatik galdu izana salatu dute.

Emakumeentzako sexualitate ikastaroa egingo dute azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Emakumeentzako sexualitate ikastaroa egingo dute azaroan

Aurreraka emakume taldeak Udaleko Emakume eta Berdintasunerako Arloaren laguntzarekin emakumeentzako sexualitate tailerrak egingo ditu azaroaren 2tik 30era bitartean Kultur Etxean.

Ikastaroa asteartero egingo da 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 2tik 30era . Izena ematea urriaren 29ra arte izango da Udaleko Berdintasun Arloan, eta 20 euro balio du erroldatuak daudenentzat eta 40 euro besteentzat. Ikastaroan 15 pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Amurriok "Musicos sin fronteras" gobernuz kanpoko erakundearen sarea osatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Amurriok "Musicos sin fronteras" gobernuz kanpoko erakundearen sarea osatuko du

Amurrioko Udalak bat egin du Musicos sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) bultzatutako bake mugimendu eta giza eskubideen eskaerarekin. Ekimen horren bitartez, era guztietako genero indarkeria errefusatzeko nahia ere azaldu du Udalak.

VII. Kanpai Kontzertua Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kultura  Amurrio Pasaden irailaren 18an Amurrioko Kanpai-Jole Elkarteak zazpigarren urtez kanpai kontzertua eskeini zuen herriko Andra Mari Elizaren aurrekaldean. Aurtengoan, adarren hotsak lagundu zuen kanpaien soinua.Bideo hau ezin izan da lehenago editatu arazo teknikoak izan direla eta.

Bat egin literaturarekin Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

Bat egin literaturarekin Amurrion

Hirugarren aldiz Amurrioko nagusiek literaturarekin lotutako taierrean parte hartuko dute azarotik martxora bitartean.

Kultur Etxeko gela zurian, asteazkenetan, 19:15etik 21:00etara egingo den ikastaroan, gehienez, hamabost pertsonak parte hartu dezakete, eta hamasei astetako iraupena izango du.

Tailer honen bidez parte-hartzaileen gogoeta pertsonala, bizipenen eta ukipenen adierazkortasuna eta eztabaida sustatzeaz gain, elkar topaketa pertsonala eta soziala ere bultzatu nahi da.

Abian da Panpa-belarra desagerrarazteko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Abian da Panpa-belarra desagerrarazteko kanpaina

Landarearen izen zientifikoa Cortaderia selloana da, baina panpa-belarra izenarekin ezagunagoa da bere kanaberak lumak dituelako. Argentina, Uruguai, Txile eta Brasiletik etorritako landare inbaditzailea da, eta Euskal Herriko flora arriskuan jartzen ari da.

Mendi zelai publikotan ahuntzak larratzeko debekua

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Amurrio

Mendi zelai publikotan ahuntzak larratzeko debekua

Jabetza publikokoak diren mendi larreetan ahuntzak bazkatzeko debekua indarrean jarri berri du Amurrioko Udalak. Ahuntzek, kontrolatu ezean, harrapatzen duten guztia txikitzen omen dutelako hartu du Udalak erabakia. Horrela, mendi zelai publikotan Udalak erein edo landatzen duen begetazioa gorde eta babestu nahi du.

Arabako bizikleta eskolen mountain bike proba izango da larunbat honetan Reforren

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Arabako bizikleta eskolen mountain bike proba izango da larunbat honetan Reforren

Txirrindularitza aitzakiatzat harturik, bi arrazoi izango dituzte kirol horren jarraitzaileek Amurriora gerturatzeko urriaren lehenengo hamabostaldian. Izan ere, larunbat honetan, urriak 9, jokatuko da BTT zirkuituko Arabako txirrindulari eskolen proba. Lau kategorietako gazteak neurtuko dira: benjaminak baino txikiagoak, benjaminak, alebinak eta infantilak. Lehiaketa Reforreko kirol instalazioetan egingo da goizeko hamaiketatik aurrera. Antolatzaileen esanetan, Araba osoko 120 gazteren parte hartzea espero da.

Argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa euskaraz

Udalaren Euskara arloak euskarazko argazkigintza digitalaren inguruko ikastaroa prestatu du urriaren 15etik eta abenduaren 21a bitarterako. Ikastaroak 18 orduko iraupena izango du eta asteartero egingo da 19:00etatik 21:00etara Kultura Etxean.

Udalak euskara esparru ezberdinetan sustatzeko eta erabiltzeko asmoarekin aisialdia, kultura eta prestakuntza arloetan hainbat ekintza egingo ditu, eta horien artean argazkigintza digitalaren ikastaroa dago.

ARGAZKI BILDUMA: Aterpe Eguna.

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Amurrio

ARGAZKI BILDUMA: Aterpe Eguna.

Urtero legez, Mendiko Lagunak mendi taldeak  Gorobel mendizerran dagoen Goizale aterpeko urteurrena ospatu zuen larunbatean. Eguraldi eta giro apartaz gozatuz, bertaratutakoek slackline-a praktikatu, txintxorta eta saltxitxak dastatu eta orientazio frogatxo batean parte hartzeko aukera izan zuten.

Goizale aterpea 1963. urtean hasi zen egitene, mendi taldeko kideek eraikitzen joan ziren eta 1968. urtean amaitutzat eman zuten. Gaur egun, urriaren hasieran bazkideen artean arrakastatsua den jaia ospatzen da.

Argazkiak: Endika Abrisketa, Amaia Pinedo eta Jon Apodaka.

Kaleratutako langile bat berriz har dezaten eskatzeko lan uzteak hasi zituzten atzo Tubacex enpresan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Amurrio  Laudio

Kaleratutako langile bat berriz har dezaten eskatzeko lan uzteak hasi zituzten atzo Tubacex enpresan

Langile baten kaleratzea dela-eta, Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazioak iragarri zituen iragan astean. STAT, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek txanda bakoitzean ordubeteko lan uzteak egiteko deia luzatu zieten enpresako langileei.

“Amurrio Hiribildua” XXXI. arte lehiaketaren irabazleen izenak eman dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

“Amurrio Hiribildua” XXXI. arte lehiaketaren irabazleen izenak eman dituzte

Udalak urtero antolatzen duen arte lehiaketaren XXXI. edizioko irabazleen izenak eman zituzten atzo. Lehenengo sari orokorra José Ramón Morenok eraman du eta bigarrena, aldiz, Eider Egurenek. Tokiko saria Vicente Contrerasek irabazi du.

Lehiaketara aurkeztu ziren 88 obren artean Espainiako Estatuko 15 lan daude eta Kataluniako eta Andorrako bana. Gehienak Euskal Herritik bidalitako lanak dira, batez ere, Amurriotik bertatik (14) eta Bilbotik (20).

Ikasle Eguna Amurrion

2010/11/06 09:30

Amurrio Amurrio

IKASLE EGUNA 2010 – EGITARAUA

10.30 – Juan Urrutia parkean: Umeentzako jolasak, tailerrak, puzgarriak eta musika. Herri Mugimenduaren azoka herritarra. “Beste unibertsitate eredu baten aldeko” olinpiaden FINALA.

Amurrioko kaleetan zehar:

12.00 – Juan Urrutia parkean: Porrotx pailazoa.

14.30 – (definitzeke): 250 pertsonentzako bazkaria.

17.30 – Herrigunetik Reforrera: Manifestazioa.

19.30 – Reforretik herrira + herrian poteoa: Poteo animatua herriko talde baten laguntzaz.

21.30-05.00 – Refor: Kontzertuak

•DOCTOR DESEO

•HABEAS CORPUS

•LA PULQUERIA

•GOSE

•ZE ESATEK!

Ikasle Eguna 2010 Amurrion ospatuko du Ikasle Abertzaleak-ek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Ikasle Eguna 2010 Amurrion ospatuko du Ikasle Abertzaleak-ek

Azaroaren 6an, larunbatez, Amurrion izango da aurtengo Ikasle Eguna. Ikoitz Arrese IAko bozeramaileak Ze Esatek! taldekoak eta hainbat ikasleren artean azaldu duenez, Ikasle Eguna antolatzeko arrazoirik ez zaie falta : "ikasleon eta Euskal Hezkuntzaren kontrako erasoak etengabeak dira". Hala ere, dio, ikasle eta abertzaleek gogotsu ekin diotela ikasturte berriari eta Euskal Eskola Nazionalaren aldeko bideari.

Inmigrazioari buruzko hitzaldiak egongo dira Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio  Aiaraldea: Araba

Inmigrazioari buruzko hitzaldiak egongo dira Amurrion

Gizartean migrazioarekiko  hausnarketa eta eztabaida sustatzea dute helburu eta hurrengo astean zehar egingo dira, Amurrioko Laguntza eta Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Lagunak (RASD) elkarteak antolaturik.

Hegoaldea deritzogun lurraldetan gertatzen diren arazoen berri eman eta sustatzen diren konponbideez hitz egingo da, txirotasunean eta garapenean dauden zenbait herrialderen egoerak azalduz.

Joshua Nelson singers

2010/12/12 18:00

Amurrio Antzokia Amurrio

Joshua Nelson, beltz judua, Ku Kux Klanaren amesgaizto txarrenetarikotzat du bere burua. Mahalia Jackson handiari omenaldi egiteko eszenatokira igo zen lehen aldiz, hortik aurrera New Yorketik Jerusalemera audientzia handiak irabazi ditu. 

Sarrera: 8 euro

7 euro bazkideentzat

"1.01"

2010/11/20 19:00

Amurrio Antzokia Amurrio

Dantzaz elkartea Euskadiko dantza eszenikoaren paisaian azken aurkikuntza da, berezko estiloa sortuz, europako artista ezagunen lankidetzari esker. Bere programetan lan fisikoa eta eszenatoki gaineko dotorezia lotzen dituzte. Filgi Claveriek zuzentzen duen konpainiak 1.01 ikuskizunarekin 4 koreografia berri eskainiko dizkigu. Sarrera: 6 euro 5 euro bazkideentzat

"El juego de la acacia"

2010/11/27 19:00

Amurrio Antzokia Amurrio

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Medicus Mundi elkarteek ikuskizun hoen garapenean lan egin dute. Ikuskizunean Afrika eta Europaen arteko harremana lantzen da. Akaziaren jokoa publiko gazteari zuzenduta dago, bereziki, 19 eta 40 urte bitartekoentzat, baita gazte sentitzen diren pertsona guztiek gozatu dezakete ere. 

Sarrera: Doan

 

"Fo"

2010/11/06 19:00

Amurrio Antzokia Amurrio

Argentinako Los Modernos konpainia berriro datos Fo lanarekin. Proposamena, pentsatzeko, barre egiteko eta batez ere "filosofatzeko" eskaintzen dute. Denontzako edukiak, errealismo eta esanahiaz kargatutako umorez beteta. 

Sarrera: 10 euro

9 euro bazkideentzat

Jarraitu aiaraldea.eus

Nerbioi kalea 12, behea
Laudio , Araba , 01400
94 656 85 54

Aiara kuadrilla logoa Orozko udal logoa Arrankudiaga Udal logoa Arakaldo udal logoa Aiara udal logoa Laudio udal logoa Artziniega udal logoa Okondo udal logoa Amurrio udal logoa Urduña udal logoa
Eusko Jaurlaritzaren logoa Tokikom logoa Arabako Foru Aldundia

Creative Commons lizentzia aitorprena Gure lizentzia: Creative Commons Aitortu Partekatu