Murgako Jaiak

2012/06/21 11:15

Herria Aiara Murga

LARUNBATA:
9etan Meza Arespalditzan eta jarraian lunch-a.
14:30ean Herri Bazkaria
18etan Tute txapelketa
eta Haurrentzako gaztelu puzkarriak
Gauean: KONTZERTUA. Guararei (musika kubatarra) 
Jarraian, Odolki-jana.
01etan, txokolate-jana
IGANDEA:
12:30EAN Meza abestua eta kontzertua.
Urtero bezala, zozketa eta luntxa ere izango dira
Arratsaldean,
Igel-jaurtiketa txapelketa
Briska txapelketa
18:30ean Askaria eta Jai amaieraren traka

LARUNBATA:

 9etan: Meza Arespalditzan eta jarraian lunch-a.

14:30ean Herri Bazkaria

18:00etan Tute txapelketa eta

Haurrentzako gaztelu puzkarriak.

Gauean: KONTZERTUA. Guararei (musika kubatarra) 

Jarraian, Odolki-jana.
01:00etan, txokolate-jana


IGANDEA:
12:30ean Meza abestua eta kontzertua.Urtero bezala, zozketa eta luntxa ere izango dira

Arratsaldean,

 Igel-jaurtiketa txapelketaBriska txapelketa

18:30ean Askaria eta Jai amaieraren traka

Kider Taldeak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I.

Kider Taldeak Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu du

2012ko uztaila eta abenduaren arteko 6 hilabeteetan burutzekoa den 45 eguneko suspentsioa ekarriko duen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu die Kider Taldeak langileei, aurtengo aparteko bi ordainsarien ezabaketarekin batera, krisi ekonomikoak etxe mailako kontsumoaren gainbehera ekarri duela argudiatuta.

 

Gainera, lehengaien garestitzea, handituz doan energiaren kostea eta bankuek enpresei kredituak emateko jartzen dituzten trabak izan dira enpresak egoera ekonomiko latzaren aurrean azaldutako arrazoiak.

 

Ayala okindegiak itxi egin du eta 22 lagun langabe geratu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai   Ekonomia  Aiara  Aiara: Murga

Ayala okindegiak itxi egin du eta 22 lagun langabe geratu dira

Murgako Ayala okindegiak itxi egin du eta lanean zeuden 22 pertsonak langabezian geratu dira. Langile gehienak Aiaraldekoak dira, eta baten bat Bilbokoa, CCOOen esanetan. Sindikatuaren hitzetan, langileek ez dituzte mobilizaziorik egingo, saiatuko dira kaleratze ordainsari bat enpresarekin negoziatzen, legeak markatzen duen gainetik.

Aiarako adinekoentzako kultura programa

2012/03/13 16:00

Aiara Murga

"Doscientos años de la Constitución de 1812 (La Pepa)"

Aiarako Gabonetako Egitaraua

2012/01/04 23:00

Murga Aiara Murga

17:30 Xalto pailazoak “Entresaka” izeneko bere ikuskizun berria eskainiko digu: barrea eta dibertsioa, opariak iritsi arte

18:30 Erregeei harrera egitea

18:30 Gozokiak, txokolatea eta opariak banatzea

20:00 Su artifizialak

Aiarako Gabonetako Egitaraua

2011/12/18 23:00

Murga Aiara Murga

16:00 Frontenis partidak

17:00 Jauregi puzgarria eta koltxonetak

17:00 Briska lehiaketa

Aiarako Gabonetako Egitaraua

2011/12/17 16:00

Murga Aiara Murga

17:00 Haur jolasak, jauregi puzgarria eta koltxonetak. Helduentzako tute lehiaketa

Murgako administrazio-batzarrak Remai SA enpresa auzitara eroan du

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Murgako administrazio-batzarrak Remai SA enpresa auzitara eroan du

Herritarrak kexu dira Remai SA enpresaren jarduerak eragiten duen inpaktuagatik. Azaroaren 5ean salaketa ipini zuten Amurrioko epaitegian, “ingurumenaren kontrako delitua” leporatuz.

Asteazkenean San Juan jaia ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiara  Amurrio  Aiara: Murga

Asteazkenean San Juan jaia ospatuko da

Urtero legez, Amurrion ere San Juan jaia ospatuko da ekainaren 23an. Egun honetarako hainbat jarduera prestaturik daude, eta jaiegunari hasiera emateko, arratsaldeko 18.00etan Udal Frontoian Pilota Txapelketa jokatuko da.

Ondoren, 19.30etan hain zuzen ere, José Mari Martinezen oroimenez, X. Igel Txapelketa egingo da frontoi kalean.

Aianox enpresako langileek hitzarmen kolektiboa lortzeko mobilizazioak iragarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aianox enpresako langileek hitzarmen kolektiboa lortzeko mobilizazioak iragarri dituzte

Murgan kokaturiko Aianox S.A enpresak, 2009-2010 urteko hitzarmen kolektiboak suposatuko duen egoera salatzeko mobilizazioak iragarri ditu. Bihar hasita, astean bi egunez ordubeteko kontzetrazioak burutuko dituzte lantegiaren aurrean. Adierazi dutenez, "momentuz", astearte eta ostegunetan 13.30tatik 14.30tara hasiko dituzte protestak,Aianox, burdina eta altzairua lantzen duen enpresa da eta 80tik gora langile ditu. Industriako asanbladak azpimarratu duenez, ekainean zehar ez baldin bada hitzarmenik adosten, uztailean zehar lanuzteak egingo dituzte.

Nabarmenak