Okondoko EAJk Bilduk eratutako udalak EUDELen adostutakoa betetzen ez duela salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola

Okondoko EAJk Bilduk eratutako udalak EUDELen adostutakoa betetzen ez duela salatu du

2007. urtean udalen %97ak Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) gomendioak onartu zituen, Okondo horietako bat izanik.

 

Kultur eta kirol taldeentzat laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide   Kultura

Kultur eta kirol taldeentzat laguntzak

Asteon Okondoko udalak kultura eta kirol taldeei laguntzak emateko deia zabaldu du. Ohar baten bitartez, Okondoko udalerrian kirol eta kultura elkarteei egungo krisi egoeran bultzada bat emateko asmoa adierazi die.

Dirulaguntzen eskariak aurkezteko epea aste honetan zabalduko da, eta gaurtik, otsailaren 10etik, martxoaren 10era luzatuko da. Gainerako oinarrien berri jasotzeko www.okondokoudala.com-era jotzea gomendatzen da.

Garoñako Zentrala ixteko deia egin du Okondoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo  Okondo

Garoñako Zentrala ixteko deia egin du Okondoko Udalak

Urtarrilaren 26an egindako ohiko bilkuran Garoñako zentral nuklearraren kontrako mozioa onartu zuen aho batez Okondoko Udalbatzak.

Aterik ate ohitura zaharrak Agate Deuna Okondon ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Okondo

Aterik ate ohitura zaharrak Agate Deuna Okondon ospatzeko

Urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an Okondoko dantza taldeak Agate Deuna prestatzeko deia luzatu du. Aurtengo deialdia zabalagoa bada ere, urtero atera izan dira kantu eskean Okondo eta Zuhatzako Izalde abesbatzako kantariak, aurtengo Agate Deuna bezpera koloretsua datorrela aurreratu dute.

Igandean San Anton enkantea Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Okondo

Igandean San Anton enkantea Okondon

San Sebastian

2012/01/20 11:30

Otaola Okondo

San Sebastian jaiak ospatuko dira Okondon, zozketa bat egingo da Otaolan larunbatean.

San Sebastian baselizan bilduko dira okondoarrak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Okondo

San Sebastian baselizan bilduko dira okondoarrak asteburuan

Ostirala hilak 20 eta larunbata, hilak 21, Okondoko San Sebastianen izenean eraikitako baselizan izango da festa.

Arabako kross txapelketa jokatu da Okondon

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia   Kirola  Okondo

Arabako kross txapelketa jokatu da Okondon

Urtero bezala, krosseko denboraldiak azken arnasak eman ohi dituen sasoi honetan Arabako Kross Txapelketa nagusia antolatu zen atzo ere, urtarrilak 15, Okondon. Zirkuituaren berezko zailtasunari, luzera (1.424 m) eta desnibelari, alegia, berebiziko hotza gehitu zitzaion eskualdeko onenak bildu zituen zitan. Zirkuitu berriaren bihurritasuna buruz buru topatzeko zirrara zein ezjakinak sortzen dituen zalantzak nabariak ziren atletengan goizeko lehen ordutik.

Baserri azoka eta trikitilarien topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Okondo None

Mikel Usia Aizkolaria

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Kirola  Okondo None

Arabako Kross Txapelketa

2012/01/15 09:00

Futbol zelaia Okondo

Arabako Kros Txapelketa egingo da. Okondoko Udala, Laudioko Atletismo Kluba, Arabako Atletismo Federazioa, Arabako Foru Aldundia eta eskualdeko zenbait enpresa dira antolatzaileak. Txapelketa urtero antolatzen da, eta aurten Okondon aukeratua izan da. Guztira 400 bat atletek gozatuko dute futbol-zelaiaren eta udal-igerilekuen inguruko ibilbidea. Goizeko 10:00etatik aurrera, arabako txapelduna nor izango den erabakiko da.

Atxilotu bat Okondon genero indarkeria dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños  Okondo

Atxilotu bat Okondon genero indarkeria dela eta

Gaur goizaldean Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Okondon genero indarkeria leporatuta. Goizaldeko ordu biak inguruan, polizia etxebizitza batera hurbildu zen ustesko liskar bat zela eta. Bertan, emakume batek bere senarrarekin izandako eztabaidaren berri eman zien. Izan ere, emakume honek esan zienez, beldur zion bere senarrari, nahiz eta eraso fisikorik ez izan. Ertzaintzak kasu honi lotutako atxiloketa egin du.

Okondoko udalak gabonetako egitaraua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Bergantiños  Okondo

Okondoko udalak gabonetako egitaraua aurkeztu du

Data esanguratsu hauetan, beste hainbat herritan egiten den bezala, Okondoko udalak ere gabonetarako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Abenduaren 17tik urtarrilaren 15a arte Okondoko herritarrek egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute. Ekintza hauen artean, abenduaren 24a azpimarratzekoa izango da Olentzeroren etorrera dela eta. Izan ere, goizean marrazki lehiaketa antolatu da Okondoko Kultur Etxean eta, arratsaldean, dantza eta antzerkia izango dugu Okondo Dantza Taldearen eskutik Olentzeroren etorrera baino lehen.

San Sebastian eguna

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Okondo None

"Ekialdeko dantza autoestimua eta emakumetasuna bera indartzeko eta lantzeko tresna ezinbestekoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

"Ekialdeko dantza autoestimua eta emakumetasuna bera indartzeko eta lantzeko tresna ezinbestekoa da"

Marta Mateos (Bilbo, 1973), Okondon bizi den Ekialdeko dantza irakasle euskalduna da. Hilabetean behin dantza tailerra eskaintzen ari da Laudion.

Zeintzuk onura eskura ditzakegu dantza mota honengandik?

Naturan ematen diren oinarrizko mugimenduak erabiltzen duen gorputz hizkuntza bat da: zirkuluak, espiralak, infinitoak…eta horregatik emakumeen autoestimua eta emakumetasuna bera indartzeko eta lantzeko tresna ezinbestekoa da.

Koadrilako euskaldunen topagune bihurtuko da Okondo abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Euskara

Koadrilako euskaldunen topagune bihurtuko da Okondo abenduaren 17an

Aiarako koadrilak eta berau osatzen duten udalek, Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondok, ”Aiaraldea euskaraz” jaia antolatu dute abenduaren 17rako.  Okondo eskualdeko euskaldun guztien topagune bihurtzeko asmo honetan,  hainbat elkarte eta euskaltzale bildu da programa osatzen: Okondo bertako  “Ametsuts” Emakume Elkartea eta Mesón jatetxea, Aiaraldeko Bertso Eskolak, AIEBE, eta Berbalagunak, Fita Fik Euskal Soinu-tresnen Elkartea eta Amurrioko Aspaltza Elkartea.

AIARALDEA EUSKARAZ 2011

2011/12/16 23:00

Herrian zehar Okondo

11:00 Jaiaren hasiera J.P. Ulibarriren monolitoaren alboan, Okondoko elizaren aurrean: euskararen aldeko adierazpena.

11:15 Kalejira eta musika giroketa, Fi Ta Fik Euskal Soinutresnak Elkartearekin.

11:30 Hamaiketakoa guztiontzat, frontoi inguruan, Ametsuts Elkartearen laguntzaz.

12:00 Umeentzako ikuskizuna: Jolas Pailazoa, "Asmakuntzak Salgai!!!", frontoian.

13:00-14:30 Triki-bertso poteoa herriko tabernetan, Fi Ta Fik Elkartearen musikaz eta Aiaraldeko bertsolariek giroturik.

14:30 Herri bazkaria, Mesón jatetxean. Prezioa: 12 euro, kafea aparte. Leku kopurua mugatua. Eman izena Aiarako Koadrilan (945 399 122/677 566 245) eta ordaindu Koadrilaren Vital Kutxako segidako kontuan: 2097 0264 86 0008005886. Adierazi izen-abizena eta "Okondo" kontzeptua. Epea: abenduak 15 (14:00ak arte).

16:30-18:30 Umeentzako tailerrak, frontoi inguruan, Aspaltza Elkartearekin. Puzgarriak umeentzat, frontoian.

17:00-19:00 Dantza-Plaza emanaldia Saltoka Taldearekin, frontoian.

 

Antolatzaileak: Aiarako Koadrila, Aiaraldeko udalak.

Babesleak: Arabako Foru Aldundia, Vital Kutxa.

Laguntzaileak: Ametsuts Elkartea, Fi Ta Fik Esukal Soinutresnak Elkartea, AIEBE (Airaldeko Bertso Eskolak), Mesón Jatetxea, Aspaltza Elkartea.

Udalak 12 lanpostu sortuko ditu Jaurlaritzaren plan baten bidez

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Ekonomia

Udalak 12 lanpostu sortuko ditu Jaurlaritzaren plan baten bidez

Lanpostuak abendutik aurrera sortuko dira, lau hilabetez. Gobernuak milioi erdi euro baino gehiago emango die Aiaraldeko udalei enplegua sustatzeko.

6 Udalerrik bat egin dute Bizkaiko Aldundiarekin eta Ganekogortako zentral eolikoaren kontrako jarrera plazaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Arrankudiaga-Zollo  Okondo

6 Udalerrik bat egin dute Bizkaiko Aldundiarekin eta  Ganekogortako zentral eolikoaren kontrako jarrera plazaratu dute

Atzo egindako prentsaurreko batean, Bizkaiko Gueñes, Alonsotegi, Arrigorriaga, Arrankudiaga , Bilbo  eta Arabako Okondok bat egin zuten Ganekogortan ezarri nahi duten zentral eolikoari ezetza aurkezteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak esandakorekin guztiz adoz daudela aipatu zuten.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»