Hizkuntza hautatzerakoan, gaztelaniara jotzen dute Bigarren Hezkuntzako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Aiaraldea

Hizkuntza hautatzerakoan, gaztelaniara jotzen dute Bigarren Hezkuntzako ikasleek

Salto handia da ikasleek DBHtik Batxilergora edo Lanbide Heziketara ematen dutena. Ez soilik ikasketei dagokienez, hizkuntzari dagokionez ere badago aldea: DBHtik Batxilergora igarotzean laukoiztu egiten da A ereduan (gaztelania hutsez) ikasten duten ikasleen kopurua. Lanbide Heziketan, aldiz, DBHn halako zazpi da gaztelaniaz ikasten dutenen kopurua.

Gauzak hala, DBHn %60ak baino gehiagok ikasten du euskaraz; Lanbide Heziketan, ordea, %25ek. EHUn ere gehiengoak gaztelaniaz egiten ditu ikasketak: iaz matrikulatutakoen artean, %48ak baino ez zuen euskaraz egin.

La Caixaren “Teknoiraultza” erakusketa zabaldu dute Aldai plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Hezkuntza

La Caixaren “Teknoiraultza” erakusketa zabaldu dute Aldai plazan

La Caixaren gizarte-ekintzak eskainitako “Teknoiraultza” erakusketa bisitatzeko aukera egongo da abenduaren 7ra bitartean Laudioko Aldai plazan.

Miguel Septien, Caixabank kreditu erakundeko ordezkaria eta Natxo Urkixo, Laudioko alkatea, izan ziren asteartean deitutako inaugurazio ekitaldian.

Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak, hirugarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak, hirugarrenez

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko multimedia eskolak aurkeztu ditu. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Formakuntza saioak abendua bitarte gauzatuko dira eskualdeko herri ezberdinetan. Zehazki, hiru ikastaro eta bost hitzaldi-tailer antolatu dituzte. Ikastaroek 12 ordutako iraupena izango dute. Eskola eguna zein ordua interesa duten herritarren artean adostuko da. Nola izena emateko hala jarraipena egiteko ume.aiaraldea.com orria jarri dute martxan.

Bularretik Mintzora egitasmoak haur eta gurasoentzako irakurketa kluba abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio Bularretik Mintzora egitasmoak haur eta gurasoentzako irakurketa kluba abiatu du. Hilabete bakoitzeko hitzordu bana izango du klubak, Laudioko Udal Liburutegian.

ZUZEN Programa eskainiko du Udalak nerabeen integrazioa errazteko

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Hezkuntza  Laudio

ZUZEN Programa eskainiko du Udalak nerabeen integrazioa errazteko

Zuzen programa 2010az geroztik udalak eskaintzen duen zerbitzua da. Programak nerabeen gizarte integrazioa bultzatzea du helburu, kanpo interbentzioaren programen bitartez.

2010ean sortu zen programa, eskola zein familien beharrei aurre egiteko. Zerbitzu horren bitartez, nerabezaroak eragiten dituen arriskuei aurre egiten zaie, orientazio, balorazio eta interbentzio laburreko zerbitzuak eskainiz.

Udalak bere sailen programa ezberdinak eramango ditu ikastetxeetara

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Hezkuntza  Laudio

Udalak bere sailen programa ezberdinak eramango ditu ikastetxeetara

Txari Balado zinegotziak prentsari adierazi dionez, Udal erakundearen Hezkuntza, Gazteria eta Berdintasun sailak, alde batetik eta ongizate, kooperazio eta osasun sailak bestetik, ekimen bateratua egingo dute, beren lan esparruak herriko ikasketa-guneetara helarazteko.

Zinegotziak aipatu duenez, ekimen hori aurreko asteartean, irailaren 16ean, udalerriko ikastetxeen aurrean aurkeztu egin zen.

Eskolak “Goizeko Gela” izango du

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide   Hezkuntza

 Eskolak “Goizeko Gela” izango du

Okondo Eskolan “Goizeko Gela” izatea lortu du Okondo Eskolako Guraso Elkartearen egitasmoari esker eta zerbitzu berria eskaini ahal izateko Okondoko Udalak ere bere bultzada eman du.

Etxaurren Ikastolako jaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Aiara

Etxaurren Ikastolan jaia ospatu dute asteburuan ikasturte bukaera dela eta. Horretarako antzinako jolasak, mini-motorren lasterketak, diskofesta, guraso eta ikasleen arteko partida... antolatu dituzte.

Guraso elkarteak antolatu du Aiarako Udalaren babesari esker.

Argazkiak: Laura Guerrero

Etxaurren ikastola hizpide Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Hezkuntza  Aiara

Etxaurren ikastola hizpide Eusko Legebiltzarrean

PSE-EEko parlamentari eta Hezkuntza sailburu ohi Isabel Celaak Etxaurren ikastolako 12 ikasleren egoerari buruzko galdera egin du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Kontua da ikasle horiek eskola-garraio zerbitzurik gabe utzi dituztela, eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko ordezkariak jakin nahi duela ea 2014/2015 ikasturteari begira zerbitzu hori bermatuta izango ote duten.

Euskara, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan gainditzeke dagoen ikasgaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Aiaraldea

Euskara, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan gainditzeke dagoen ikasgaia

Batxilergoan eta Lanbide Heziketan gutxitu egiten dira euskaraz ikasteko aukerak: DBHn %60ak baino gehiagok ikasten du euskaraz. Lanbide heziketan, aldiz, ehuneko hori %25era jaisten da.

Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformaren jendeaurrean aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Hezkuntza  Laudio This is "Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataforma jendaurrean aurkeztu da" by aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo, the home for high quality videos and the...

Eskola-umeen arteko ziber-jazarpenaren prebentziorako ekimena landuko dute ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Hezkuntza

Eskola-umeen arteko ziber-jazarpenaren prebentziorako ekimena landuko dute ikastetxeetan

Amurrioko Laguntza Psikologiko eta Pedagogikoaren Kabinetak, (GAPPAk gaztelaniazko laburduran) herriko ikastetxe eta bestelako eragileekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila bitartean ikasten ari diren ikasleak eta beraien familiak ziber-jazarpenaren inguruan kontzientziatzeko kanpaina abiatuko dute.

“Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataforma” aurkeztuko da larunbatean Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Hezkuntza

“Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataforma” aurkeztuko da larunbatean Laudion

Eskualdeko 12 ikastetxetako irakasleek, gurasoek eta langileek LOMCE legearen aurkako plataforma sortu dute. Aurkezpen ekitaldia larunbatean izango da, hilak 22, 12:00etan Laudioko Lamuza plazan.

Gaztentazioak: bideoklipa eta harlemshake

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Laudio

Gaztentazioak programaren baitan mugikorren aplikazioak, irratigintza eta bideogintza tailerrak egin dituzte Laudioko hainbat gaztek. Bideogintza blokean En TOl Sarmientoren "Musikaren doinua" kantaren antzezpena eta harlem shake-a grabatu dute.