Laudio ikastolako bigarren mailakoek Aiaraldea Irratia bisitatu eta bi programa grabatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Laudio ikastolako bigarren mailakoek Aiaraldea Irratia bisitatu eta bi programa grabatu dituzte

Laudio Ikastolako Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Aiaraldea Komunikazio Leihoa bisitatu dute gaur goizean. Eskolan komunikabideak ikasten ari direla-eta, Laudioko egoitzara hurbildu dira. Gela bakoitzak irratsaio bana grabatu du: Mihian kili-kili eta Udaberriko loreak.

"Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena!" dela bultzatzeko kanpaina abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Hezkuntza  Amurrio

"Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena!" dela bultzatzeko kanpaina abiatu dute

Lanbide Heziketa euskaraz bultzatzeko hautua egin du Zaraobe Institutuak. "Behar genuela argi izan dugu hasieratik"  Iñaki Rodrigo Lanbide Heziketen arduraduradunaren esanetan urte asko igaro dira hezkuntza mailan eta hainbat aurrerapenak eman dira ereduen arloan: "Euskarazko Lanbide Heziketaren eskaintza, ordea, ez da gaur egun, ziurrenik, %10-%11ra ez da iristen".

Lanbide heziketa ikasketak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Hezkuntza  Amurrio Amurrioko Zaraobe institutuak Lanbide Heziketa ikasketak euskaraz egiteko deia zabaldu du eskualdean.

Umeen erabiltzaile kopurua hazi dela-eta, euskarazko haur literatura eskaintza handituko dute liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Umeen erabiltzaile kopurua hazi dela-eta, euskarazko haur literatura eskaintza handituko dute liburutegian

Laudioko udal liburutegian euskarazko haur literatura eskaintza areagotuko du udalak. Fontxo Larrazabal kultura zinegotziak azaldu duenez, umeen liburu eskaera eta erabiltzaile kopurua asko hazi da: "2009an %9 ziren, 2011an %22 eta 2012an %42". Egun, 21.004 liburu daude herritarren eskura, 5684 euskaraz eta 15187 gazteleraz. "Euskarazko literatura %27 da, gaztelerazkoa %72 eta beste hizkuntzetakoa -ingelera batez ere- %1", zehaztu du. Adin tarteari erreparatuta liburuen %76 helduentzako da, umeentzako %24 den bitartean.

Otsailaren 8a bitartean izango da zabalik 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematikula

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Hezkuntza

Otsailaren 8a bitartean izango da zabalik 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematikula

EAEko gainerako ikastetxeetan bezala, 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematrikula zabalik izango da urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Aiaraldeko ikastetxeetan.

Eskualdeko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Administrazioak eta udal zerbitzuek aurrematrikula garaiari begirako ekimen ezberdinak abiatu dituzte, publizitate kanpainak edo ate irekien jardunaldiak kasu, gurasoek seme-alaben etorkizun akademikoa aztertzeko momentuan informazio guztia eskura dezaten.

Eskaerak nola bideratu

Laudio Ikastolak XIII. hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Hezkuntza

Laudio Ikastolak XIII. hezkuntza jardunaldiak antolatu ditu

Beste urte batez, Laudio Ikastolako hezkuntza jardunaldiak ospatuko dira. XIII. edizioa izango da, eta 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei, zein irakasle, ikasle eta beste profesionalei zabalduta dago.

Gai desberdinak jorratuko dira, adituen laguntzarekin. Hausnarketa prozesu bat ematea du helburu, nork bere bizitzara, lanera eta familia esparrura eraman ahalko dituen estrategiak ezartzen laguntzeko.

Multimedia rallyak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Hezkuntza  Aiaraldea Gazteengan euskara eta ikusentzunezkoak sustatzeko multimedia rallyak antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aiaraldeko hezigune ezberdinetan hiru ordutako saioak egin dituzte.

Heziketa talde bat sortu du Hauspoa elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Hezkuntza  Laudio

Heziketa talde bat sortu du Hauspoa elkarteak

Amurrioko Hauspoa elkarteko kideek heziketa talde bat jarri dute martxan. Umeekin egoteko leku bat izan, gurasoen arteko harremanak sustatu eta heziketaren inguruko kezkak elkartrukatzeko gune bat bezala definitu du taldea Jessi Picatoste Hauspoako kideak.

Titiriteroen ipuinak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Hezkuntza  Aiaraldea "Titiriteroen Ipuinak" aurkeztu ditu Bizkaiko Urtxintxa eskolak. Euskal idazleek egindako ipuinak brailez, zeinu hizkuntzan, idatziz eta audioan bildu dituzte. Argitalpenak liburua, CD, DVD eta QR kodeak ditu barnean. Edorta Moreno aretarrak eta Irati Mendiguren laudioarrak jarri diete ahotsa kontakizunei.

Multimedia rallyak egingo ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak 5 ikastetxetan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Multimedia rallyak egingo ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak 5 ikastetxetan

Laudio BHI ikastetxeko ikasleek Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako multimedia rallya burutu dute gaur goizean. Hiru ordutan bideoak, argazkiak eta blogak landu dituzte. DBH4 eta Batxilergo artistikoko 25 ikaslek hartu dute parte udazkeneko multimedia eskolen baitan egindako lehenengo saioan. Gazteek laburmetrai baterako gidoia pentsatu, prestatu eta grabatzeko aukera izan dute. Ondoren, edizioari ekin diote. Batzuk grabatzen ibili diren bitartean besteek argazkigintza landu dute. Hala, irudi bidez istorioak kontatzeko storyboard dinamika gauzatu dute.

Laura Mintegi: "EAJ, PSE eta PPk ez bezala guk pertsonak lehenesten ditugu, ez kapitala"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Laura Mintegi: "EAJ, PSE eta PPk ez bezala guk pertsonak lehenesten ditugu, ez kapitala"

"Hunkituta". Hala hasi zuen atzo, haren hitzetan,  EhBilduko ekitaldia Laura Mintegi lehendakarigaiak. Aldai plaza jendez lepo zela, politika egiteko bi modu izan zituen hizpide: kapitalaren edo herritarren intereserako lan egitea: "Enplegua sortu behar dugu, dagoena banatuz eta berria sortuz". Lana sortzeaz gain, jubilazio adina gutxitzea eta errelebo kontratuak egitea proposatu zuen:"inor ez dadila kalera joan ez langabezian egon. Arazoa ez da dirurik ez dagoela, txarto banatua dagoela baizik. Murrizketak egin behar dira, baina azpiegitura eta pribilejioetan".

Ikasle Greba deitu dute Ikasle Abertzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Hezkuntza  Aiaraldea

Ikasle Greba deitu dute Ikasle Abertzaleek

Ikasle Greba Orokorra deitu du biharko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, bai Euskal Herri mailan eta baita Aiaraldea mailan ere. Greba “espainiar estatuko nazio zapalduetako beste ikasle antolakundeekin batera” egingo dutela azaldu dute Aiaraldeko Ikasle Abertzaleek. Izan ere, ugariak izan dira Espainiar Estatuan zehar greba deitu duten sindikatu eta eragileak:

SEPC (Kataluniako Ikasleen sindikatua),

Yesca (Gaztelako gazte antolakundea)

Ikasle abertzaleek murrizketak salatzeko Amurrioko Lanbide bulegoa okupatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Ikasle abertzaleek murrizketak salatzeko Amurrioko Lanbide bulegoa okupatu dute

Ikasle Abertzaleakek deituta ehundaka ikaslek egin dute greba eskualdean gaur. Eguerdian, Amurrion elkartu dira  gazteak, eta hainbat ekimen egin dituzte. Besteak beste, Espainiar gobernuak ezarri nahi dituen murrizketak direla-eta, PPko egoitzaren aurrean miseriara kondenatzen dituztela salatu dute. Bestalde, 50lagunek Lanbideko bulegoa okupatu dute.  Herriko plazan egindako kontzentrazioan irailaren 26ko greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.

[video:http://www.youtube.com/watch?v=JiDeuRcX8TI&feature=youtu.be]

Ikastetxe publiko guztietan konponketak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Hezkuntza

Ikastetxe publiko guztietan konponketak egin dituzte

Aretako Fabian Legorburu, Latiorro, Lamuzan eta Udal Lanbide Heziketa eskoletan obra ugari egin ditu udalak. Lanak gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dute, %60 finantziatu baititu moldaketak.

Eskola Publikoak azpiegitura eta ekipamendu hobekuntzak egingo ditu irailean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Hezkuntza  Orozko

Eskola Publikoak azpiegitura eta ekipamendu hobekuntzak egingo ditu irailean

Irailean hasi eta azaroan bukatuko dira obrak

Eskola Publikoko azpiegitura eta ekipamenduan hobekuntzak egingo dituztela jakinarazi du Orozkoko Udalak. Irailean hasiko dira berrikuntzak egiten, eta azarorako bukatuko dituzte, aurreikuspenen arabera.