Errefuxiatuen aldeko arropa bilketa egingo dute Amurrio Aisia Eskaut taldeko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Amurrio

Errefuxiatuen aldeko arropa bilketa egingo dute Amurrio Aisia Eskaut taldeko kideek

Martxoaren 18tik 31ra egingo dute arropa bilketa Amurrioko hainbat tokitan.

Guatemalan giza ekintza gauzatzeko hitzarmena sinatu du udalak Mugen Gainetik erakundearekin

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Amurrio

Guatemalan giza ekintza gauzatzeko hitzarmena sinatu du udalak Mugen Gainetik erakundearekin

Hitzarmenaren xedea, sumendiaren erupzioaren ondoren suntsituta geratu zen komunitateko bizitza berreraikitzea da. Mugen Gainetik erakundea 1994tik ari da Guatemalan lanean, Rigoberta Menchu Tum Fundazioarekin.

Osasun zentroa, udal baratzak eta Tubos Reunidos izan ziren udalbatzako gai nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Orozko

Osasun zentroa, udal baratzak eta Tubos Reunidos izan ziren udalbatzako gai nagusi

10 urterako behintzat izango da anbulatorioko lokala udalarena. Udal ortuen araudian moldaketa bakanak egin dituzte. Tubos Reunidoseko langileei buruzko mozioa eztabaidatu zuten ere.

Adikzioen prebentzioari buruzko laneguna egingo dute bihar Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Laudio

Adikzioen prebentzioari buruzko laneguna egingo dute bihar Laudion

Hainbat egitasmoetako ordezkariek hartuko dute parte lanegunean, ideiak partekatu eta hausnarketa sustatzeko.

Auto eta kamioi batek talka egin dute Lezaman, Inosora bidean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio  Amurrio: Lezama

Auto eta kamioi batek talka egin dute Lezaman, Inosora bidean

8:00ak aldera izan da ezbeharra, auto eta kamioiaren arteko talka, hain zuzen. Errail bat moztuta dago.

“Oso deigarria da Ekuatore Ginean gutaz dakiten guztia”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Artziniega

“Oso deigarria da Ekuatore Ginean gutaz dakiten guztia”

GARAZI URETA OFIZIALDEGI (Artziniega, 1992) Ekuatore Ginean dago lan egiten. Bertako bizimoduaren inguruan mintzatu da.

Atzerapenak daude Renfeko tren zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Atzerapenak daude Renfeko tren zerbitzuan

Ugaon tren bat geldirik geratu da eta bide beretik joan behar diren unitateak blokeatzen ditu. Zenbait erabiltzailek 40 minutu itxaron behar izan dute trena hartzeko.

"Euskara sari ziurra" ekimena jarri du udalak martxan 81 komertzioetan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Laudio

"Euskara sari ziurra" ekimena jarri du udalak martxan 81 komertzioetan

Seigarren edizioa izango da aurtengoa. Martxoaren 28tik apirilaren 11ra arte, sari ugari banatuko dituzte euskarazko kontsumitzaileen artean. 

Emakume ugarik hartu dute parte martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Okondo

Emakume ugarik parte hartu dute martxoaren 8ari begira Okondoko Udalak antolatutako ekintzetan. Larunbat arratsaldean Ver venir antzezlana ikusteko aukera egon zen, Pánico Escénico taldearen eskutik. Igandean, aldiz, bazkaria eta dantzadia egon ziren. 40 emakume inguruk hartu zuten parte bertan. 

»» Ikusi argazki guztiak (19)

[BIDEO-ERREPORTAJEA] Bizitzak erdigunera eraman dituzte milaka emakumek* Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Milaka emakumek* parte hartu dute Aiaraldeko Greba Feministan. Goizetik iluntzera arte dozenaka mobilizazio, ekintza eta aldarrik hartu zituzten eskualdeko plaza eta kaleak.

Ehunka emakume* grebalarik hartu dituzte Aiaraldeko kale eta plazak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Indartsu hasi dute Aiaraldeko emakumeek* greba feminista. Goizean goizetik kaleak hartu dituzte grebalariek. Gosariak eskaini dituzte herrietako plazetan, indarrak hartzeko. Kalejirak egin dituzte jarraian. Kontsumoaren aurka mobilizatu dira Laudion eta Amurrion. Bi herrietako saltoki handietara bertaratu dira emakumeak*, grebaren aldeko aldarria zabaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (219)

Arratsaldean eta gauean jarraitu du greba feministak, ehunka emakumeren* parte hartzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Arratsaldean greba feministak ez du erritmoa moteldu eta elkarretaratzea egon da Okondon, bazkaria eta musika emanaldia Orozkon, dantzatloia eta manifestazioa Laudion. Gero Aiaraldeko herri guztietatik atera dira autoak, karabana sortzeko eta Urduñako eskualdeko manifestazioan parte hartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (60)

[ZUZENEKO KONTAKETA] Bizitzak erdigunera ekartzeko greba feminista

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

24 orduko greba deitu du Mugimendu Feministak "heteropatriarkatu kapitalistari planto!" lemapean. Jarraitu Aiaraldeko herrietako ekintzen nondik norakoak hemen.

2019-03-08 19:25

Artikulu hau hutsik dago Aiaraldeako emakume langileak greban daudelako

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Artikulu hau hutsik dago Aiaraldeako emakume langileak greban daudelako

Euskal Herriko Mugimendu feministaren deialdiari jarraiki, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko emakume langileek greba egin dute gaur. Beraz, bulegoan ez da emakume kazetaririk, idazkaririk, komertzialik, diseinatzailerik ez eta itzultzailerik egongo.

Suziriak jaurtita piztu dute greba feminista Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Hasi da greba feminista. Martxoaren 7ko iluntzetik ekin diote emakumeek eskualdeko txokoak astintzeari. Urduñan auto karaba egin dute. Amurrion eta Laudion, aldiz, kalejirak egon dira eta gaueko hamabietan piztu dute grebari hasiera emateko suziria.