Nekazaritza-eremuen etorkizunaz kezka agertu dute baserrietako bizilagunek auzo-batzarretan
2010-11-27 12:07Auzo-batzarren azken txanpan, nekazaritzarako lurren etorkizunaren kezka agertu dute baserrietako bizilagunek. Salatu dutenez, baserrietarako sarbideeetan argitasun falta da nagusi, eta errepideak ere ez daude egoera onean. Era berean, ohartarazi dute gune batzuk hondakinak pilatzeko erabiltzen dituela Udalak, eta jarduera horren legaltasuna ezbaian jarri dute beharrezko baimenak ez edukitzearen susmopean.
Aretan espaloi berria jartzeko prozesuan urrats berria eman du Udalak
2010-11-26 19:11 Laudio Laudio: AretaEspaloi berria “Etxe Arrosatik” Aretako erdialderaino doan bidean jarriko da eta 2011aren lehen hiruhilekoan prest egotea aurreikusten dute.
Bidearen egoerak gaur egun ez du oinezkoen segurtasuna bermatzen, bazterbiderik ez duelako eta espaloirik ere ez dagoelako hainbat tarteetan.
Apdema elkarteak herritarren elkartasuna eskatzen du adimen gaitzak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko
2010-11-26 09:18 LaudioUrtero bezala, Apdema elkarteak, Vital Kutxaren eta Laudioko Udalaren laguntzaz, adimen gaitzen bat duten pertsonen eskubideak bermatzeko kanpaina antolatuko du. Etorkizunik badu lemapean, elkarteak zera lortu nahi du: herritar guztiek bere egitea bai Apdemaren eta baita buruko gaitzen bat duten pertsonen aldarrikapenak ere. Horregatik, antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu laudioar guztiak:
Laudiok hirugarren mailako aurrena izaten jarraitzen du, baina ezin izan zuen Lagun Onak taldea Ellakurin garaitu (3-3)
2010-11-26 04:00 LaudioLaudio itzel ari da aurten hirugarren mailako txapelketan. Ligako aurrena da, bigarren sailkatuak, Club taldeak, baino bi puntu gehiago izanda. Oraindik ez du partidurik galdu. Dirudienez, urte askotan xahututako diru-kopuru neurrigabe eta anormalek, talde elitista bati dagozkionak, orain dela asko eman behar izan zituzten emaitza onak ekarri dituzte.
2010 I. argazki lehiaketa
2010-11-25 08:00 LaudioAurten Laudioko merkatari txikien elkarteak, APILL-ek, "2010 I. argazki lehiaketa" antolatu du. Lehiaketa honetara aurkeztu beharreko argazkietan Laudioko ondarea, jaiak, ohiturak edota ingurunea azaldu behar ziren. Irailaren 1etik 24ra lanak aurkezteko epea zabaldu zen, argazkilari bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal zituelarik. Epaimahai lanetan Laudioko argazki dendetako bi argazkilari, APILL elkarteko bi kide eta Arabako argazkilarien elkarteko lehendakaria ibili dira.
Araba Euskaraz 2011ko denda irekiko da ostiralean
2010-11-24 17:03 LaudioEkainaren 19rako oraindik ere hilabete batzuk falta diren arren, Laudio eta Aiaralde guztia euskaraz jantziko duen aldarrikapen jaia abian da dagoeneko. Lehengo astean aurkeztu zituzten aurtengo jaiaren antolatzaileek egunari buruzko zehaztasun batzuk; hala nola zirkuituaren inguruko gorabeherak, kantu bat beharrean ahal beste kanta sortzeko prozesu parte hartzailea eta sare sozialen erabilpena.
Herrigunea eta Latiorro arteko pasabidea aldi baterako itxiko dute
2010-11-24 09:24 LaudioAzaroak 25etik aurrera, osteguna, herrigunea eta Latiorro auzoa lotzen dituen lurrazpiko pasabidea aldi baterako itxiko du udalak. Pasabide horretan eskailera mekanikoak ezartzeko egiten ari diren obra lanengatik itxiko dute Latiorroko auzokideen artean horren polemikoa izan den pasabidea. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, abenduaren 4ra bitartean ezingo da bertatik pasatu.
Udala pribatizatzen ari direla salatu du Ezker Abertzaleak
2010-11-23 16:25 LaudioLaudioko Ezker Abertzaleko zinegotziek EAJko politikariek “udala beraien negozioa bermatzeko pribatizatzen ari direla” salatu du, komunikabideei zuzendutako komunikatu baten bitartez.
Idazkian, zinegotziek “udal-jarduera eta autonomia bermatzen ez dituen finantziazio sistema” eta Jon Karla eta EAJren “kudeaketa txarra” kritikatzen dituzte. Beraien hitzetan, alderdi jeltzalea 2003. urtean gobernura iritsi zenean 15 milioi euroko diruzaintza-soberakina zegoen, eta gaur egun ez dago soberakinik.
Genero Indarkeriaren Kontrako eguna dela-eta hainbat ekitaldi egingo da aste honetan Laudion
2010-11-23 11:00Aste honetan da ospatzekoa emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna eta, horren harira, hainbat eragilek ekintza batzuk antolatu dituzte Aiaraldeko udalerri guztietan. Laudio ez da salbuespena izango, izan ere, gurean ere hainbat izango dira egun honen karietara egingo direnak.
Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko konzentrazioa
2010/11/26 19:00
Lamuza Plaza LaudioEtxerat elkarteak antolatutako hilabeteko azken ostiraleko konzentrazioa.
258 pertsonaren artean zozketatuko dituzte babes ofizialeko 24 etxe
2010-11-23 07:00Ostegun honetan zozketatuko dira Latiorroko Ardantzar Soloa gunean bizitzeko 29 etxebizitza. Hitzordua Granja kiroldegian izango da, goizeko 11:00etan. Alokairuan bizitzeko 29 etxeetatik bi, gerora berlojatzeak egiteko gorde dituzte, eta beste hiru, buruko gaixotasunak dituzten Laudioko elkarteko kideen eskura jarriko dira. Hortaz, 24 dira 258 lagunen artean zoriak hautatuko dituen etxebizitzen jabeak.
Lamuza parkea konpontzeko eta berritzeko eskatu du Aralarrek
2010-11-23 07:00Laudioko Aralarrek Lamuza parkea Laudioko bihotza izan dadin konpontzeko eskatu du. Azaldu dutenez, administrazio publikoak jabetza bere gain hartu zuenetik, hots, duela 30 urtetik ez zaio beharrezko tratamendua eman. "Duen kokapena eta balio arkitektoniko zein paisaiagatik berritu beharra dago, Laudioko pieza zoragarriena da".
Lateorroko auzo asanbladaren prentsaurrekoa
2010-03-15 11:29 Laudio NoneNekazaritza-sustapena landuko dute aste honetan egingo diren auzo-batzarretan
2010-11-22 07:00Aste honetan zehar egingo dira Larrazabal, Gardea eta Arraño auzoetako batzarrak. Ekimen hauen bitartez ordezkari politiko eta udal langileen aurrean aurkezten dituzte herritarrek kexa eta iradokizunak. Larrazabal eta Gardeako auzotarrak iragan astean bildu ziren, eta Arrañoko bizilagunak ostegun honetan, azaroak 25, batuko dira 19:00etan udaletxeko hitzaldi-aretoan.
Nerbioia bideratzeak etxerik gabe utziko lituzkeen auzokideak egun dituzten jabego eta okupazio baldintza berdinekin berlojatzea eskatu du Aralarrek
2010-11-20 19:32 LaudioNerbioia bideratzeko planak sorrarazi duen polemikaren inguruan, Laudioko Udalak herriko hainbat gunek urpean geratzeko duten arriskua behin betiko eta bere osotasunean desagerrarazi behar duela uste du Aralarrek.
Horretarako, egungo bideratzea hobetzeaz gain, ibaiaren balio ekologikoa eta bere fauna eta flora berreskuratzea ahalbidetuko duten soluziobideak eskatzen ditu.
Legea betetzen ez dutela eta, errepideetako badenak konpontzeko eskatu dio EAk Udalari
2010-11-20 07:10Laudioko Eusko Alkartasunako koordinatzaile den Iñigo Martinez Cerrillok salatu du herriko badenek ez dutela legea betetzen. Cerrilloren ustez, gehiegizko altuerak eta seinalizazio txarrak ibilgailu askori egin dio kalte. Besteak beste, dio, Virgen del Carmen kalean, antzinako Avenida zinemak zeuden lekuko badena legez kanpo dagoela. Legearen arabera, abiadura moteltzeko ezarritako baliabideek hamar zentimetroko altuera eta lau metroko luzeera izan dezakete. Igo eta jaisteko arranpalek, aldiz, metro bat eta 2,5 metroko luzeera.
Olentzero dator, Euskara dakar
2010/12/24 17:00
Herriko plaza eta Lamuza plaza LaudioGoizeko 11:00etatik aurrera I. olentzero lehiaketa eta baserritarren azoka.
Arratsaldeko 18:00etan Lamuza Plazatik OLENTZERO
Antolatzailea: BASALARRINA EUSKAL TOPAGUNEA
Sahararen aldeko elkarretaratzea
2010-11-20 00:22 LaudioAurreko egunetan Aiaraldean, Amurrion eta Urduñan, sahararen aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa izan dira. Ostiral honetan Laudioko Lamuza plazan ehun lagun baino gehiago batu dira bertan izandako elkarretaratzean. Sahararen Aldeko Lagunak elkarteko kideek adierazi bezala, inoiz baino beharrezkoagoak dira ekimen hauek eta ezinbestekoa da herritarren aldetiko salaketa eta elkartasuna.
Artikulu interesgarria hauxe. Langileon heriotzetaz mintzo garenean istripu eguneko zehaztasunak eta ondorengo eguneko sindikatuen erantzunera (normalean kontzentrazio batera mugatuak) jartzen...
»» [SINDIKATUEN IRITZIAK] Tubacex enpresako istripuaren ...