Ertzaintza Tubos Reunidoseko langileen kontra oldartu da BBVAren akziodunen batzarraren aurrean

Aitor Aspuru Saez mar 20, 13:11 Amurrio

Tubos Reunidoseko langileak BBVAren akziodunen batzarraren aurrean elkartu dira, prentsaurrekoa egin baino lehen. Polizia euren aurka oldartu da eta behargin bat lurrera bota, identifikatu eta desobedientzia leporatu dio. Prentsa agerraldian hori eta enpresan gertatzen ari denaren manipulazioa salatu dute.

ESK-k salatu du Tubos Reunidosek bi egun baino ez diela eman langileei kaleratze boluntarioen akordioa sinatzeko, eta "xantaitzat" jo ditu ezarritako baldintzak
Tubos Reunidos

Aitor Aspuru Saez mar 18, 22:15 Amurrio

ESK sindikatuak ikertu ditu Tubos Reunidosek jarritako baldintzak kaleratze boluntariorako bidea hautatu dutenei eta salatu du xantaia eta presioa egiteko modua direla, bai aukera hori hautatu dutenentzat (48 ordu eskas eman dietelako dokumentazioa betetzeko) zein sindikatuentzat.