Agintari politiko eta herritar ugarik parte hartu dute Larruazabalgo 500. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Erabat arrakastatsua izan da Larruazabalgo Administrazio Batzarrak egindako 500. urteurrena. San Migel zelaian elkartu dira hainbat herritar, Belandia, Mendeika, Lendoñogoiti eta Lendoñobeitiko alkateak, Urduñako alkatea, Lehendakaria, Bizkaiko Batzar Nagusien presidentea, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura Diputatua eta baita EH Bilduko ordezkaritza. Lehenik eta behin Gernikako zuhaitzaren kimua landatu dute eta geroago, Belandian, Larruazabalgo erakundeak erabiltzen duen kutxa ikusteko aukera izan dute bertaratuek. Kutxa hori lau alkateek batera besterik ireki dezakete.

"Txostenean azpimarratu nuen osasun larrialdien kasua ulertzeko erraza delako"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Artziniega

"Txostenean azpimarratu nuen osasun larrialdien kasua ulertzeko erraza delako"

MATEO LAFRAGUA (Artziniega, 1955) artziniegarrak "La repercusión de los resaltos en las emergencias sanitarias" txostena idatzi du eta horrek Eusko Legebiltzarrean parte hartzera eraman du, gai hori landu dezaten. Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek ere aintzat hartu dute bere ekarpena.

Duela gutxi Eusko Legebiltzarrean hitz egin duzu, zeren harira?

ERREPORTAJEA: Erabakitzeko eskubidea, erditzetik

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Aiaraldea

ERREPORTAJEA: Erabakitzeko eskubidea, erditzetik

Modu askotan jaio daitezke umeak: gehienek ospitaletan ikusten dute argia lehenbizikoz, baina badaude baita ere bizitza etxean hasten dutenak. Erreportaje honetarako kontsultatutako pertsonak ados daude gauza batean: ez dagoela berez besteak baino hobeagoa den erditze-motarik. Amak zer erabakitzen duen, horretan datza gakoa.

IKUSI ERREPORTAJEA HEMEN:

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaibusen eta eragina izango dute Artziniegan eta Orozkon, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaibusen eta eragina izango dute Artziniegan eta Orozkon, besteak beste

Bizkaibus zerbitzua eskaintzen duten enpresetako langile-batzordeek -Euskotrenbideak izan ezik- lanuzte partzialak deitu dituzte. Aiaraldean bi ibilbidetan nabarituko da mobilizazioen eragina; Enkarterrikoan (hemen Artziniega sartuta dago, besteak beste) eta Pesalur enpresakoa (kasu horretan Orozko dago, adibidez).

“Etxean erditzea ez da hobea edo txarragoa; gure hautua izan da”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Jendartea  Laudio

“Etxean erditzea ez da hobea edo txarragoa; gure hautua izan da”

MAITE VEGA (Getxo, 1979) eta XABI ALTUBE (Laudio, 1977) hiru seme-alaba dituzte. Ospitalean izan zuten lehena, baina hurrengo biak etxean jaio dira, gurasoek hala erabakita.

 

[video:https://www.youtube.com/watch?v=jJfmncV1JjU]

 

Zer da erditze naturala? Zer du berezi?

Ekuadorreko kaltetuen aldeko jaialdia ospatuko dute maiatzaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Jendartea  Laudio

Ekuadorreko kaltetuen aldeko jaialdia ospatuko dute maiatzaren 21ean

Apirilaren 16an Ekuadorreko kostaldea jo zuen lurrikarak ehundaka hildako eta milaka zauritu utzi zituen. Biktimei laguntzeko elkartea sortu dute Laudion eta hainbat ekimen prestatzen ari dira.

Argazki erakusketa, musika, dantza eta bazkaria

Datorren maiatzaren 21ean elkartasun jardunaldia egingo dute Aldai Plazan. Lurrikararen ondorioak azaltzeko irudi erakusketa izango da eta horretaz gain, musika eta dantza erakustaldiak eta bazkari herrikoia antolatuko dituzte. 

Eguraldi txarraren ondorioz hondatutako bideak konpontzeko diru-laguntza eskatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Eguraldi txarraren ondorioz hondatutako bideak konpontzeko diru-laguntza eskatu du Udalak

Amurrioko Udalak Onsoño eta Mendigurengo bideak zein San Roke jaitsieta konpontzeko diru laguntza eskatu du, izan ere, bide horiek hondatuta daude 2015eko lehen hiruhilekoko eguraldi txarraz geroztik.

"Lau lagunen bidaia estatu osoko abentura bihurtu da"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Laudio

"Lau lagunen bidaia estatu osoko abentura bihurtu da"

IZASKUN GUERRERO (Laudio, 1980) Adolfo Guerreroren alaba da. Bere aitak Huelvako Rocioko feriara abiatu zuen bidaia duela aste batzuk. Hiru lagun gehiagorekin ibilbide osoa mandoz egin nahi du. Euren senideek eta lagunek urrutitik jarraitzan dute abentura.

Duela aste batzuk hasi zen zuen senideen ibilbidea, nola ari zarete bizitzen euren egitasmoaren nondik norakoak?

Hasiera batean pixkat larrituta geunden, ilusio asko zeukaten arren, ez baitira gaztetxo batzuk eta oso bidaia luzea baita egiten ari direna.

Duela 500 urte jaso zituzten idatziz lehenbizikoz Larruazabalgo legeak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea  Urduña  Urduña: Larruazabal  Urduña: Lendoñobeiti

Duela 500 urte jaso zituzten idatziz lehenbizikoz Larruazabalgo legeak

Urduñan kokatua dago Larruazabalgo herri-batzarra. Lau herrixkaz osatua dago: Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Belandia eta Mendeika. Batzar Administratibo horiek bere funtzionamendu eta arau propioak dituzte aspaldidanik. Hain dira lege horiek zaharrak, ezen eta maiatzaren 4an 500 urte beteko baitira lehenbiziko aldiz idatziz jaso zirenetik.

Ustiapenen kudeaketa, herrien arteko istiluak nola konpondu... ugariak dira ordenantza horietan jasotzen diren kontuak. Arauak ez betetzekotan ezartzen ziren isunak ere zehazten dituzte paperek.

Onsoño, Mendiguren eta San Rokeko bideak konpontzeko diru-laguntza eskatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

Onsoño, Mendiguren eta San Rokeko bideak konpontzeko diru-laguntza eskatu du Udalak

Amurrioko Udalak Onsoño eta Mendigurengo bideak zein San Roke jaitsiera konpontzeko diru laguntza eskatu du.

Bide horiek hondatuta daude iazko lehen hiruhilekoko eguraldi txarraz geroztik. 100 metroko harri-lubeta bana eraiki behar dituzte Onsoño eta Mendigurenen.

San Roken zementua bota, areka profilatu eta asfalto berria jarri behar dute. 18 hilabete beharko dituzte obra guztiak egiteko.

"Amazonas oso arrikutsua da; eskorpioiak, anakondak, pirañak... tximinoek gauzak botatzen zizkiguten"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Amurrio

"Amazonas oso arrikutsua da; eskorpioiak, anakondak, pirañak... tximinoek gauzak botatzen zizkiguten"

AINARA GOTXI (Amurrio, 1987) "El conquistador del fin del mundo Amazonas" telebista saioan aritu zen 2015eko amaieran. Orain saioa bukatzear dago eta bertan bizitakoari buruz mintzatu da. Nahiz eta bere ibilbidea bukatu den, oraindik publikoaren saria jaso dezake. Horretarako edonork bozkatu dezake hemen.

Ponatako bi bordak erre dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Aiaraldea  Urduña: Larruazabal

Ponatako bi bordak erre dituzte

Gorobeleko Ponata eremuan dauden bi etxolak erreta aurkitu zituzten asteburuan: egurrezkoa guztiz txikituta eta harrizkoa ez hainbeste. Salaketa jarri ostean Ertzaintza ari da ikertzen suteen nondik norakoak.

Bi txabolak Larruazabalgo Administrazio Batzarrekoak dira eta artzain baten esku utzi zuen erakundeak eraikin baten erabilera. Izan ere, artzain hori jabetu zen kiskalita zeudela pasa den asteburuan. Berez, maiatzaren 1ean igo behar zuen artzainak abereekin eta aurretik igo zen Ponatara.

Renfek iragarri du Urduñako geltokiko irisgarritasuna hobetuko duela 2017an

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Urduña

Renfek iragarri du Urduñako geltokiko irisgarritasuna hobetuko duela 2017an

Renfek iragarri du oharraren bitartez Urduñako geltokiaren irisgarritasuna egokitzeko lanak egingo dituela 2017an.

Ineco aholkularitza enpresari eskatu dio proiektua prestatzeko eta udan obren esleipena egiteko asmoa duela aurreratu du Renfek.