Anbulatorio berria oraingoa baino bi aldiz handiagoa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Osasuna  Amurrio

Anbulatorio berria oraingoa baino bi aldiz handiagoa izango da

Eusko Jaurlaritzak Amurrion eraiki nahi duen anbulatorio berriaren inguruko hainbat xehetasun jakinarazi ditu Josune Irabienek, Radio Llodion egindako adierazpenetan.

Aurten ere ospatuko da Hockey Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Osasuna  Aiaraldea

Aurten ere ospatuko da Hockey Eguna

Hirugarren aldiz, Arabako Hockey Federazioak, Aiaraldeko Kluben eta Laudioko eta Aiarako Udalen laguntzarekin, antolatuko du ekainaren 7an Gardeako Udal Hockey Zelaian 2014ko Hockey Eguna.

Datorren urterako bukatuta egongo da anbulatorioa

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Osasuna

Datorren urterako bukatuta egongo da anbulatorioa

Luiaondok anbulatorio berria izango du 2015erako, Patxita Etxea izenarekin. Gaur egungoa zaharkituta dagoela iritzita, gobernu taldeak bere legealdiaren helburuetan berria eraikitzea zehaztu zuen. Hala, foru planak bi urtetan bukatuta egotera behartzen du. Proiektua gauzatu ahal izateko 90.000 euro inguruko diru-laguntza jasoko dute.

Berdinketak Ganbegi eta RGC Covadonga-ren haur taldeen artean

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Osasuna  Laudio

Berdinketak Ganbegi eta RGC Covadonga-ren haur taldeen artean

Pasa den larunbatean, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeko haur taldeek, emakumezkoak nahiz gizonezkoek, lagun arteko partiduak jokatu zituzten Xixoneko Real Grupo de Cultura Covadonga-ren aurka La Granja kiroldegian.

Emakumezko partidan, Ganbegi hasi zen hobeto jokatzen, horregatik 2-0eko markagailua lortu zuen atsedenaldira heldu baino lehen, Irene Antonaya eta Nerea Mendibilen golekin.

Satya Yoga Eskolaren udazkeneko programazioa prest dago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Osasuna  Laudio

Satya Yoga Eskolaren udazkeneko programazioa prest dago

Satya Yoga Eskolaren udazkeneko programazioak Makrobiotika, Yoga Sadhana, estresaren prebentzioa eta erlaxazio teknikak lantzeko aukera eskainiko du.

Satya Yoga Eskolak bere ohiko yoga saioen eskaintza osatuko duen udazkenerako programa aurkeztu berri du. Hitzaldiak, yoga saio irekiak eta tailerrak, besteak beste, elkartu ditu Laudioko Yoga eta Meditazio eskolak bere eskaintza osagarrian.

Makrobiotika

Ganbegi Hockey Taldeak aurten ere parte hartuko du Euskadiko Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Osasuna  Laudio

Ganbegi Hockey Taldeak aurten ere parte hartuko du Euskadiko Kopan

Ganbegi Hockey Talde laudioarrak 2013/14ko Euskadiko Kopan parte hartuko du, azken denboraldietan egin duen bezala.

Iñaki Olaguenagak zuzenduko du lehen mailako taldea. Lehenengo finalaurrea, Kale Lagunak, Ohorezko B mailako, talde donostiarren aurka jokatuko du. Partida, gaur, arratsaldeko 16:00etan izango da Donostiako Bera-Bera Hockey Zelaian. Hurrengo finaldietan Atletico San Sebastian eta Pasaiako Trintxer taldeak arituko dira. 17:30ean izango da; zelai berean.

Igeriketa Laudioko igerilariak berriz lehenengo postuetan

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Osasuna  Laudio

Igeriketa Laudioko igerilariak berriz lehenengo postuetan

Eskola-mailako kirolariek emaitza onak lortu dituzte Gasteizko Zadorra Txapelketan.

Benjamin mailan, 2004ko igerilariek, Deiane Duartek, Amaia Pagazaurtunduak eta Maier Salazarrek lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren. Gizonekoetan, Borja Samaniegok lehengo postua eskuratu du. 2003an jaiotako igerilarien artean, aldiz, Iraia Andino lehenengo postuan eta Igor Lombraña bigarrenean sailkatu dira.

Ekainaren 8an ospatuko da Gardean Hockey Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge   Osasuna  Laudio

Ekainaren 8an ospatuko da Gardean Hockey Eguna

Aurten berriz ospatuko da Hockey Eguna. Ekainaren 8an izango da, Gardeako Udal Hockey Zelaian.

Arabako Hockey Federazioak kluben eta kirolarien laguntzarekin antolatutako jaian familia osoarentzako programazioa egongo da. Goizeko 10:00etatik aurrera parte-hartzaile guztientzako ekintzak egongo dira. Maila eta adin ezberdinentzako hockey partiduez gain, programazioak umeentzako jolasak, herri bazkaria, diskofesta eta beste ekintza batzuk ere izango ditu.

"Barreak hipertentsioa jaisten laguntzen du, emozioak askatu, 400 muskulutik gora mugitu... terapeutikoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Osasuna

"Barreak hipertentsioa jaisten laguntzen du, emozioak askatu, 400 muskulutik gora mugitu... terapeutikoa da"

ZIORTZA GIL (Amurrio, 1988) aiaraldearra barreterapia dinamizatzailea da. Oraintsu Algarabizi  proiektua abiatu du, eta Amurrioko yoga eskolan klaseak ematen dabil. Epe motzean, eskualdetik ikastaroak eskaintzea du buruan.

Algarabizi izenean topagune bat sortu duzu Amurrioko Yoga eskolan, nolatan?

"Amiantoak argi uzten du osagai berriek sortzen dituzten ondorioak"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Osasuna  Aiaraldea

"Amiantoak argi uzten du osagai berriek sortzen dituzten ondorioak"

JOSÉ LUIS NAVARRO (Laudio, 1943) erretiratua dagoen arren, amiantoak eragiten dituen arazoak eta gaixotasunak salatzen ditu CCOO sindikatuan. Lan-gatazka honen inguruko aldarrikapen eta egoerari buruzko galdera batzuk erantzun ditu.

 

 

CCOOk Udala salatu du Lan-administrazioko agintaritzaren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Osasuna  Laudio

CCOOk Udala salatu du Lan-administrazioko agintaritzaren bitartez

CCOOk Lan-administrazioko agintaritzaren aurrean salatu du Laudioko Udala. Sindikatuak dio 2010ean hasi zela Udalari amiantoaren protokoloari lotuta dagoen zaintza medikua eskatzenneta ez duela erantzunik jaso. Gainera, sindikatuak esan du udal-behargin batek gaixotasun larri bat duela amiantoarekin lan egiteagatik.

Osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiak hasiko dira gaur Hauspoa lokalean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Osasuna  Amurrio

Osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiak hasiko dira gaur Hauspoa lokalean

Frackingnari eta Tubacex lantegiko gatazkari buruzko hitzaldiak ere egongo dira

Gaur emango zaie hasiera osasunaren autogestioaren inguruko jardunaldiei Amurrioko Hauspoa lokalean (Dionisio Aldama 5). Osasun holistikoari sarrera izeneko hitzaldia egongo da gaur bertan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Orozkoko Udalak neurriak hartu ditu Mantzarraga auzoko uraren kutsadurari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Osasuna  Orozko

Orozkoko Udalak neurriak hartu ditu Mantzarraga auzoko uraren kutsadurari aurre egiteko

Orozkoko Udalak gaur jakinarazi du  urtarrilaren hasieran Mantzarraga auzoan gertatutako uraren kutsadura aluminioak eragin zuela. Laborategi independente batean egindako azterketan oinarritu da iragarpen hau. Ondorioz, Udalak hainbat neurri adostu ditu. Alde batetik, Orozkon ur-horniketaren kudeatzailea den enpresarekin bildu da gertatukoa argitzeko eta erantzunkizun eske. Bestalde, Mantzarragako auzokideek ez dute ordainduko hurrengo hiru hilabeteko uraren faktura.

"Jendearen ardura pisua galtzea da elikadura osasuntsu bat lortzea baino"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Osasuna  Aiaraldea  Laudio

"Jendearen ardura pisua galtzea da elikadura osasuntsu bat lortzea baino"

NIEVES URRUTIA PRANZONI (1979, Argentina) farmazian lizentzaduna Patagonian jaio zen baina Balmasedan eman du, batik bat, bere bizitza. Laudion lan egiten du kontsultategi pribatu batean, elikadura-arloan.