Urduñako egoitzako langileak soldaten alde mobilizazioan

Erabiltzailearen aurpegia Editore Buru   Ekonomia  Amurrio  Urduña  Amurrio: Aloria

Urduñako egoitzako langileak soldaten alde mobilizazioan

Azken hilabetean Urduñako Zaharren Egoitzako langileek mobilizazio desberdinak abiatu dituzte pasa den urteko uztailetik hona soldatak kobratzeko arazoak pairatu izan dituztelako. Egun 22 langile daude kontratu finkoarekin eta beste zenbait aldi batekoak. Momentu honetan egoitzak dituen 55 oheetatik 43 beteta daude, hau da okupazioaren %78 inguru. Udal jabetza duen egoitza izanik, Arkupea SL izeneko elkarte publikoak kudeatzen du, elkarte honen arduraduna gizarte ekintzako zinegotzia delarik.

Udal euskaltegiko administraria izateko lan poltsa deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Udal euskaltegiko administraria izateko lan poltsa deialdia

Laudioko

Fribasak 2 milioi euro inbertitu ditu otsailean irekiko dituen azpiegitura berrietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Orozko

Fribasak 2 milioi euro inbertitu ditu otsailean irekiko dituen azpiegitura berrietan

Fribasa enpresak azpiegitura berriak irekiko ditu otsailean Orozkon daukan lantegian eta 2 milioi euro inbertitu ditu horretarako.

Instalazio berrien helburua izango da Eroskik dituen beharrak asetzea; fruta zatitu eta zuritzeko, hain zuzen.

Fribasa Orozkon

Basauriko enpresak Orozkon ireki zuen lantegia 2007an. Egun 55 pertsonek lan egiten dute bertan. Fribasak ziurtatu du 14 milioi euro inbertitu dituela azpiegitura horietan.

Enpresak Eroski enpresarentzat egiten du lan bereziki eta Eroskirentzat Kanarietako platanoa tratazeko sortu zuten 1989an.

Gentza Alamillo hautatu dute Aiaratur erakundeko lehendakari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

Gentza Alamillo hautatu dute Aiaratur erakundeko lehendakari

Gentza Alamillo Aiarako alkate jeltzaleak gidatuko du Aiaratur erakundea indarrean dagoen legealdian.

Pasa den ostegunean elkartu ziren Aiaraturreko ordezkariak eta lehendakari berria izatea egokitu zitzaion Gentza Alamillori.

Alamillok adierazi du turismoa ez dela beste edozein jarduera bezalakoa, inguruko industriarik handienetako bat baizik; eta erakundeak horretaz jabetu behar direla aipatu du. 

Bi urte barru Artziniegako ordezkari bat izango da lehendakaria.

2008an baino 124 establezimendu txiki gutxiago daude eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

2008an baino 124 establezimendu txiki gutxiago daude eskualdean

Krisi ekonomikoa hasi zenetik hona % 10.7 jaitsi da eskualdeko merkataritza eta ostalaritza, establezimenduen kopuruari dagokionez. Etxerako osagarrien eta altzarien dendak izan dira kaltetuenak, merkataritza elkarteek adierazitakoaren arabera.   

Talleres Arechaga enpresako akzioen enkantea bertan behera utzi dute momentuz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Talleres Arechaga enpresako akzioen enkantea bertan behera utzi dute momentuz

Talleres Arechaga enpresako akzio ugari enkantean esleitu behar zituzten astelehenean. Epaileek ordea, erabaki dute enkantea bertan behera uztea momentuz.

Lan deialdia JEZ enpresan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

Lan deialdia JEZ enpresan

JEZ enpresak bi langile kontratatuko ditu; bata fresatzaile arrunta eta CNC-en aditua eta bestea moldeatzailea.

Adecco-ra jo beharko dute interesdunek (Zumalakarregi 13) eta ostiralean bukatuko da epea izena emateko.

Botika berria egiteko 69.919 euroko diru-laguntza eskatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiara

Botika berria egiteko 69.919 euroko diru-laguntza eskatu du udalak

Hurrengo urtean hasiko dira Luiaondon kokatuko den farmazia berriaren obrak eta horretarako Aiarako Udalak 69.919 euroko diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Egun osasun zentro berriaren eraikitze lanak egiten ari dira Luiaondoko Patxita etxean. Alboan dagoen korta txiki batean irekiko dute botika.

Elikadura burujabetza sustatzeko proiektu berria Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide   Ekonomia

Elikadura burujabetza sustatzeko proiektu berria Aiaraldean

Elikadura burujabetzari bultzada berri bat emateko helburuz sortu da ekimena. Gaur egun eskualdean jasaten ari den egoeraren ondorioz gehien bat. Sustatzaileek orain arteko esperientzia, baserritarrak, kontsumitzaileak eta administrazioen babesa batu dituzte proiektu berri honetan.

Egun hauetan bilera egin dute elikadura burujabetza lortzeko baliabideak zehazteko eskualdeko udal guztiekin. Denek denentzako egindako proiektua izatea nahi dute antolatzaileek Iñaki Urkijoren hitzetan.

IZA enpresak igogailu interaktiboak sortzeko aliantza sinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo   Ekonomia

IZA enpresak igogailu interaktiboak sortzeko aliantza sinatu du

Iza igogailu enpresak Oboid StartUp arabarrarekin aliatu da igogailu interaktiboak diseinatu ahal izateko. “Visualiza” proiektuaren bidez interneterako konexioaz hornitutako panelak izango dituzten igogailuak diseinatuko dituzte.

Igogailuan bertan eguraldia ezagutu edo albiste-kanalak irakurri, mantenimendu-zerbitzuaren oharrak ikuskatu edo lursail-administratzailearen jakinarazpenak kontsultatzeko aukera eskaini nahi dute jadanik fase pilotuan abian duten proiektuaren bidez.

Paisaia bat zapore bakoitzeko, Aiaraturren kanpaina berria

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea Paisaia bat zapore bakoitzeko. Un paisaje por cada sabor. Hi ha un paisatge per a cada sabor. There is a landscape for each flavour. Il y a un paysage pour chaque gôut.

Etxebizitza problematikari alternatibak eraikitzen: Non dago giltza?

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Ekonomia  Aiaraldea

Etxebizitza problematikari alternatibak eraikitzen: Non dago giltza?

Ugariak dira etxebizitzaren gaineko problematikari erantzuteko instituzioek zein herri mugimenduek abian jarritako ekimenak, Udaletatik hasi eta Europako beste herrialde batzuetan bukatuta. 

 

"Beste ekonomia mota bat garatzeko esperientziak daude"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Laudio

"Beste ekonomia mota bat garatzeko esperientziak daude"

ISABEL BOVEDA (Laudio, 1949) Laudion Bizi Gara elkarteko kidea da. Taldeak justizia sozialari buruzko jardunaldiak prestatu ditu. Horien helburuak aipatu ditu.

Nola bururatu zitzaizuen justizia sozialaren inguruko jardunaldiak prestatzea?

Laudion Bizi Gara taldearen helburu orokorra justizia soziala da. Nahiz eta orain arte gehiago landu dugun migrazioa. Krisialdia dela eta ikusten dugu jendea etsituta eta ilusiorik gabe dagoela.

Vidralak 468,4 milioi euroko salmentak izan ditu 2014an

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Ekonomia

Vidralak 468,4 milioi euroko salmentak izan ditu 2014an

Prentsa ohar baten bitartez, beirazko produktuen ekoizpenean aritzen den Laudioko Vidrala enpresak 2014 urteko jarduera eta bilakaera ekonomikoen berri eman du. Guztira 468,4 milioi euroko salmentak lortu ditu. Bere ustiapeneko emaitza -hau da, izan dituen diru sarrerak zergak ordaindu gabe- 69,6 milioi eurokoa izan da. 

2014an %2.2 igo da langabezia Aiaraldean, EAEn jaitsi egin den bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Aiaraldea

2014an %2.2 igo da langabezia Aiaraldean, EAEn jaitsi egin den bitartean

Jaitsi egin da langabezia Euskal Autonomi Erkidego mailan. Duela urte bat baino 1.603 langabetu gutxiago daude. %0.96ko jaitsiera egon dela esan nahi du horrek.

Aiaraldean, baina, ez da langabeziaren joera aldatu: 2013ko abenduan 3352 langabetu zeuden. 2014a, baina, 3428 langabeturekin itxi zuen Aiaraldeak, %2.2 gehiago.

Gakoa, Amurrio eta Laudion