Laudioko Vidrala enpresak 40,9 milioi euroko irabaziak izan ditu 2009an

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Ekonomia  Laudio

Laudioko Vidrala enpresak 40,9 milioi euroko irabaziak izan ditu 2009an

Atzo Laudioko Vidrala enpresaren instalakuntzetan egindako bazkideen batzar orokorrean eman zituen ezagutzera datu hauek Carlos Delclaux presidenteak.

Beirazko produktuak egiten dituen enpresa ezagunak 40,9 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2009 urtean. Presidenteak aditzera eman zuenez, emaitza positibo hauek kanpo merkatuan izandako eragin handiaren ondorio dira, enpresak aurreko ekitaldietan bultzatu duen dibertsifikazio politikaren ondorio hain zuzen ere.