Kirol azpiegituren garbiketa esleipenak hautsak harrotu ditu prekarietatea sustatzen duela salatu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Kirol azpiegituren garbiketa esleipenak hautsak harrotu ditu prekarietatea sustatzen duela salatu eta gero

Sare sozialetan zabaldutako mezu batek udal talde askoren erantzuna eragin du Amurrion azken egunotan. Izan ere, mezuak salatu zuen prekarietatea bultzatzen duela Amurrioko Udalak onartu duen kirol azpiegituren garbiketarako kontratazio berriak -frontoian, Lukas Rey kiroldegian eta Reforrean, alegia-.

Salaketa horien egileek adierazi zuten soldatak jaitsiko direla eta, aldi berean, zerbitzuaren lanaldia luzatuko dela. Gainera, autoreek nabarmendu zuten alderdi guztiak ados egon zirela erabakiarekin.

"Erronkarik nagusiena izango da langabeziari eta prekarietateari konponbide eraginkorra topatzea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

"Erronkarik nagusiena izango da langabeziari eta prekarietateari konponbide eraginkorra topatzea"

ANGEL JIMENEZ ESQUILAS (Amurrio, 1965), JOSU ALONSO VICENTE (Laudio, 1963), MARIA JOSE CASTRO (Laudio, 1961) eta JOSEP MOYA  (Barcelona, 1962) Elkarrekin Ahal Dugu koalizioko zerrendakideak dira Legebiltzarreko hauteskundetarako.

Nola heldu zitzaizuen zerrendakideak izateko proposamena?

Hasieratik argi geneukan Aiarako norbaitek egon behar zuela hautagaien zerrendan.

 

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxearen aldeko gutun bidalketa eta giza katea egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Politika

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxearen aldeko gutun bidalketa eta giza katea egingo dituzte

Valenceko espetxean preso diren Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxeari sostengua adierazteko ekimenak egingo dituzte Amurrion. Zobaran eta Goeiaskoetxea abuztuaren zortzitik zigor ziegetan aurkitzen dira, kanpoko bisitei uko eginez. Hori dela eta, haiekin batera protesta egiteko, espetxeko zuzendaritzari gutunak bidaltzea eskatu zuten, euren egoera salatuz eta sakabanaketarekin bukatzeko eskatuz.

“Euskadi Europara hurbiltzen” jarraituko duela ziurtatu du Urkulluk Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

“Euskadi Europara hurbiltzen” jarraituko duela ziurtatu du Urkulluk Laudion

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako ekitaldia egin zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak atzo Laudion. Bertan parte hartu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Eskualdeko beste politikari jeltzale batzuk ere egon ziren Laudion; Amurrioko alkatea den Josune Irabien edota alderdi jeltzalearen hautagaia den Almudena Otaola tartean.

Vox alderdiak bere kanpainaren erdigunean jarri du Aiaraldea “Muévete, por España” ekimena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Vox alderdiak bere kanpainaren erdigunean jarri du Aiaraldea “Muévete, por España” ekimena dela eta

Vox alderdiak hauteskunde kanpaina prestatu du eta Aiaraldeari garrantzia berezia eman dio. Izan ere, iragarritako 5 ekintzetatik, 2 eskualdean izango dira. Gainerakoak Gasteizen izango dira Jose Antonio Ortega Lara edota Ana Velasco Vidal-Abarca kideekin.

EH Bilduk Aiaraldeko zerrendakideak aurkeztu ditu gaur

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

EH Bilduk Aiaraldeko zerrendakideak aurkeztu ditu gaur

EH Bilduk eskualdeko zerrendakideen aurkezpena egin du gaur. Horrela, Eva Blanco, Julen Arzuaga, Irati Mendiguren, Maddi Isasi eta Natxo Urkixo egon dira gaur Laudioko herrigunean. Elena Beloki ez da Aiaraldera etorri, baina bera ere hautagaia izango da Gipuzkoan.

Eva Blanco eta Julen Arzuaga mintzatu dira koalizioaren egitasmoei buruz Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei dagokienez. Eva Blanco amurrioarrak nabarmendu du EH Bilduren hautagaien aniztasuna eta azpimarratu du euren helburua dela Araba eta Euskal Herria hobetzea.

Iñigo Urkulluk Aiaraldeko hautagaiak aurkeztu ditu Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Iñigo Urkulluk Aiaraldeko hautagaiak aurkeztu ditu Amurrion

Iñigo Urkullu Lehendakaria Amurrion egon da gaur goizean eskualdeko hautagaiak aurkezteko, bera baita Arabako zerrendaburua. Horrela, Almudena Otaola, Estibaliz Larrauri, Aroa Cerrada, Iker Ibarrondo, Agurtzane Llanos eta Josune Irabien jeltzaleak aurkeztu ditu hedabideen aurrean.

Horrez gain, berdintasunaren aldeko hautua egin du Iñigo Urkulluk eta indarkeria matxistaren aurkako erantzuna goraipatu du Euskadin.

Irene Novales zinegotzi sozialista eta legebiltzarkide ohia hil da

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiara  Amurrio  Aiara: Aginaga

Irene Novales zinegotzi sozialista eta legebiltzarkide ohia hil da

Irene Novales politikari sozialista hil da gaur arratsaldean. 75 urteko emakumea Aurreraka elkartearen sortzaile izan zen eta Euskadiko Ezkerran militatu zuen. 

Eusko Legebiltzarreko ordezkaria izan zen PSE-EEren eskutik eta Amurrioko zinegotzia izan zen 2007-2011 legeldian. Iaz itzuli zen udalera Roberto Gonzalez alderdikideak utzi zuenean. 2015eko hauteskundetako Amurrioko zerrendaburua izan zen eta hautesleek berriro hautatu zuten.

Bosniako errefuxiatuak Amurriora etorri zirenean ere buru-belarri lan egin zuen eurekin.

Santiago Abascal Escuza politikara itzuli da Vox alderdiko zerrendaburua izateko Araban

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Santiago Abascal Escuza politikara itzuli da Vox alderdiko zerrendaburua izateko Araban

Santiago Abascal Escuza Vox alderdiko hautagaia izango da Araban. Bere semeak sortutako erakundeak Eusko Jaurlaritzaren itxiera proposatuko du eta eskumenak espainiar gobernuari itzultzea.

Santiago Abascalek hainbat ardura izan ditu PPn; Amurrioko zinegotzia, Arabako batzarkidea, senataria, Aiarako batzordeko presidentea... baina 2015ean alderdia utzi zuen, ez baitzegoen ados Mariano Rajoyren politikekin.

Hasiera batean nekea argudiatu bazuen ere, geroago aitortu du bere ustez, Rajoyk ez zituela hauteskundeko konpromisoak bete.

 

Autogobernua aldarrikatu zuen Lehendakariak atzo Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Autogobernua aldarrikatu zuen Lehendakariak atzo Laudion

Iñigo Urkullu Lehendakariak Laudioko Jaietan parte hartu zuen -Kofradiaren mezan edo Musika Bandaren kontzertuan, adibidez- eta PP eta Ciudadanos alderdiek lortutako akordioari buruz mintzatu zen. Izan ere, Lehendakariak adierazi zuen Ciudadanosek jarri nahi duela Espainiar Estatua autonomien aurrean.

Zentzu horretan, Iñigo Urkulluk nabarmendu zuen adostasun zabalak erdiesteko beharra krisialdia gainditzeko. Aldi berean, aldarrikatu zuen euskal autogobernuaren izaera.

Miren Larrion Arabako zerrendaburuak Arnaldo Otegiren inhabilitazio salatu du Baserritar Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Miren Larrion Arabako zerrendaburuak Arnaldo Otegiren inhabilitazio salatu du Baserritar Egunean

Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko udal taldeko bozeramailea eta Eusko Legebiltzarreko Arabako lehen hautagaia egon da Laudioko Baserritar Egunean tokiko ordezkariekin.

Lanbide Heziketako Ikastetxea Eusko Jaurlaritzaren menpe uzteko azkenengo urratsa emango dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Lanbide Heziketako Ikastetxea Eusko Jaurlaritzaren menpe uzteko azkenengo urratsa emango dute astelehenean

Laudioko udalbatzak soka luzeko gaia ixtear dago. Izan ere, astelehenean udal osoko bilkurak onartuko du Lanbide Heziketako Ikastetxea Eusko Jaurlaritzaren esku uztea doan, Ogasun eta Ondare, Funtzio Publiko eta lan Harremanetarako Arloetako Batzorde Informatiboren eta Jarraipen Batzordearen onespenaren ostean.

Huelvan gose greban dauden presoen aldeko ekintza egin dute Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio Huelvan gose greban dauden preso politikoei elkartasuna adierazteko Laudion 2016ko abuztuan eginiko ekintza.