Marian Olabarrieta izango da Gizarte Zerbitzuen Diputatua

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Marian Olabarrieta izango da Gizarte Zerbitzuen Diputatua

Marian Olabarrieta laudioarrak hartu du Beatriz Artolazabalen lekukoa Arabako Gizarte Zerbitzuen Sailean. Izan ere, Artolazabalek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saila hartuko du bere gain.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen zuzendaria izan da orain arte. Hori baino lehen, Amurrioko zinegotzia izan zen EAJrekin.

Aiaraldearen aldeko promozio kanpaina egingo dute Max Centerren, gaurtik larunbatera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Aiaraldearen aldeko promozio kanpaina egingo dute Max Centerren, gaurtik larunbatera

Aiaraldea promozionatzeko stand-a jarri du Aiaratur turismo elkarte publiko-pribatuak Max Centerren. Aiarako Haraneko errekurtso turistikoen berri ematea da egitasmoaren xedea. Horretarako eskualdeko ostalari, txakolin egile eta ekoizleak bertaratuko dira Barakaldoko merkatal gune horretara. Hortaz gain, hainbat sari zozketatuko dira. Larunbatera arte iraungo du kanpainak.

Omniaren ustez, auzo batzarrak bilakatu dira EH Bilduren tresnak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Omniaren ustez, auzo batzarrak bilakatu dira EH Bilduren tresnak

Omniak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo salatzeko, bere ustez, auzo batzarrak alderdikeriaz erabiltzen dituela EH Bilduk.

San Rokeko jolastokia hesituko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

San Rokeko jolastokia hesituko du Udalak

Zurezko hesiak jarriko ditu Udalak San Rokeko jolastokiaren inguruan, “bertan jolasten diren umeen segurtasuna bermatzeko”. Udal-gobernu taldeak adierazi du auzotarrek eskatu dutela obra hori egitea, “gune hori espaloitik eta errepidetik oso gertu dagoelako”.

Hortaz gain, udaletik jakinarazi dute herriko beste jolasgune batzutan ere hobekuntzak egingo direla, “segurtasuna bermatzeari begira”.

Pedalierrak Larraben eta San Josen

Pio XII kaleari "Batzalarrin" izena jartzea proposatuko du EH Bilduk udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Pio XII kaleari "Batzalarrin" izena jartzea proposatuko du EH Bilduk udalbatzan

Pio XII kalearen izena aldatzearen aldeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk datorren asteleheneko Udal Osoko Bilkuran. "Herriaren memoria toponimikoa berreskuratzea" da ekimen horren heleburua , Jon Ander Altubek adierazi duenez. "Batzalarrin da Herriko Plazako zonaldeak historikoki izan duen izena”, azaldu du alkateordeak, “bertan egiten ziren aspaldi herriko batzarrak, zuhaitz handi baten itzalpean”.

Iñaki Montesen aurkako epaiketa atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Iñaki Montesen aurkako epaiketa atzeratu dute

Iñaki Montes JEZ enpresako langilearen kontrako epaiketa hasi behar zen gaur Bilbon, baina fiskaltzak atzeratzeko eskatu eta epaileak onartu du. Izan ere, akusazioaren bi lekuko ez dira agertu, kanpoan ikasten ari direlako.

Fiskalak ezinbestekotzat jo du bi pertsona horien deklarazioa eta epaiketa, momentuz, bertan behera utzi dute. Urtarrilaren 27an 09:30ean egingo da.

Epaiketak ez du aurrera egin, baina hainbat lagun elkartu da epaitegiaren aurrean salatzeko Iñaki Montes eta gainerakoen egoera.

 

Latiorroko zubia datorren urteko lehen hilabeteetan kentzea aurreikusi du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Latiorroko zubia datorren urteko lehen hilabeteetan kentzea aurreikusi du udalak

Laudioko Udalak jakinarazi du Latiorroko zubia (trenbidea gurutzatzeko eraikitakoa) kentzeko asmoa duela, hala eskatu baitute auzokideek behin baino gehiagotan auzo asanbladetan.

ADIFekin kontaktuan jarri da Udala, obra egiteko baldintzak zehazteko. Obra 2017ko lehen hilabeteetan egitea aurreikusi dute, eta aurreratu dute  50.000 euro inguruko kostua izango duela guztira.

Facu Diaz umoregilea egongo da bihar PCE-EPK egunean, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Facu Diaz umoregilea egongo da bihar PCE-EPK egunean, besteak beste

Laudion ospatuko da Euskadiko Partidu Komunistaren (PCE-EPK) jaia. Aldai plazan egingo dira ekintza guztiak, goizeko hamaiketatik hasita. 11:30etan mahaingurua egongo da, zeinetan CCOOko eta PCEko hainbat kidek hartuko duten parte, Juan Luis España laudioarra tartean. Lan-gatazkak eta klase elkartasuna izango dira jorratuko dituzten gaiak.

Jarraian, 13:00etan, poesia emanaldia eskainiko du "El club de los poetas rojos" taldeak, bazkari herrikoiari paso emateko gero.  

"Espero dut epaiketan argi geratzea muntaia poliziala izan dela dena"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

"Espero dut epaiketan argi geratzea muntaia poliziala izan dela dena"

IÑAKI MONTES (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 19:30etan Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

Zein da zure egoera?

Ehundik gora herritarrek salatu dute Iñaki Montesen aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio Ehundik gora herritar bertaratu dira Iñaki Montesi elkartasuna adierazteko gaur arratsaldean eginiko mobilizaziora. 5 urteko kartzela zigorra eskatzen diote JEZeko langileari, 2014an Troikaren aurkako protesta batzuetan parte hartzeagatik.

Eragile ugari atxikitu dira Iñaki Montesen aldeko mobilizaziora

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Eragile ugari atxikitu dira Iñaki Montesen aldeko mobilizaziora

Eskualdeko eragile ugarik atxikimendua eman diote bihar Laudion egingo den mobilizazioari. "Iñaki Montes eta besteak libre" lemapean egingo da manifestazio hori, eta JEZeko langileak hilaren 24an izango duen epaiketa salatzea izango du helburu.

Honako eragile hauek egin dute bat deialdiarekin:

*Langile batzordeak: Guardian, Megatech, Iñauxa, Gometegui eta Buniolakoak

*Pertsonal ordezkariak: Atxakoak eta Tubacexeko Garbialdikoak.

*Sail sindikalak: LAB Tubos Reunidos, ESK Megatech Peninsula Ibérica, LAB Amurrio Ferrocarril, LAB Aianox eta LAB Geslagun

Hilaren amaieran hasiko dira Frontoi kaleko obrak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Hilaren amaieran hasiko dira Frontoi kaleko obrak

Frontoi kaleko obrak esleitu berri ditu Amurrioko Udalak. Asfaltados y Construcciones Morga S.L. enpresa arduratuko da obra egiteaz, 847.977,92 euroko aurrekontuarekin. Hilaren amaieran hasiko dira lanean, eta 12 hilabeteko epean amaitu beharko dute proiektua.

KALE-INKESTA: Etxe hutsei zergak jartzearen aldekoa zara?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea Etxebizitza hutsei % 50rainoko errekargua ezarri ahalko diete udalerri arabarrek datorren urtetik aurrera, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren bidez. Gu kalera atera gara herritarrek gai honen inguruan duten iritzia jasotzera.